Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 214

baitu, askatasun negatiboei kalte handirik egin gabe—. Egia da horretan eragin handia izan dutela jabetza pribatua izateko eskubide hautsezina erlatibizatzeak eta estatuaren zerga ahalmena handitzeak. Dena den, horrek ez du erakusten borroka konponezina dagoenik, baizik eta eskubideak ez direla absolutuak, garrantzi txikiagoko interesei edo botere publikoen jarduerei aurre egiten dietenean absolutuak balira bezalaxe agertu arren. Azken urteotan, jarraitzaile asko irabazi ditu jarrera batek, hain zuzen ere, «askatasun» eskubide klasikoetan eta eskubide berrietan —«estatuko helburuen zehaztapen» bilakatuetan— asmo bakar baten aurrea eta atzea ikusten dituen jarrerak: gizakia eta gizartea osorik eta harmoniaz garatzea da asmo hori. Bateraezintasunaz baino, osagarritasunaz hitz egin beharko litzateke, arrazoiz gainera. Airey kasuko 1979ko irailaren 11ko ebazpena dela eta, Giza Eskubideak Defenditzeko Europako Auzitegiak esan zuen, «ez dagoela inongo banaketarik ekonomia eta gizarte eskubideen eta hitzarmenak arautzen duen eremuaren artean», eta «hitzarmenak batez ere eskubide zibil eta politikoak jasotzen dituen arren, gehienek ekonomia eta gizarte izaerako ondorioak dituztela». Bestalde, ez da beharrezkoa organo judizial batera jotzea sen onak dioena onesteko; berbarako, nola banan ditzakegu bizitza eskubidea eta bizitza maila egokirako eskubidea —elikagaiak, jantziak eta etxebizitza izatea—? Zein neurritan da baliagarria ezer ez duenarentzat egoitzaren bortxaezintasuna edo lauzpabost urterik behin botoa emateko eskubidea? Julia Hausermannek, Rights and Humanity elkarteko (giza eskubideak sustatzeko nazioarteko mugimenduko) lehenengo idazkari nagusiak adierazitakoaren arabera, bi eskubide multzo horiek, hots, eskubide zibil eta politikoak eta ekonomia eta gizarte eskubideak berdinak eta elkarren mendekoak dira; horrela, «mota bateko eskubideak urratzean, oro har, beste mota bateko eskubideez gozatzeari oztopoak jartzen zaizkio (edo, bestela esanda, beste eskubideak esanguraz husten dira)»13. 5. Eskubideen bermeak «Berme» hitzak esan nahi du «norbaitek edo zerbaitek gauza jakin bat gertatu edo egongo dela edo gertatu edo egon dagoela ziurtatzeko tresna». Era berean, «norbaiten betebeharra edo konpromisoa beteko dela bermatzeko edo norbaiti eskubideren bat bermatzeko tresna ere bada»14.

13 Julia Hausermann, «Myths and Realities», Human Rights, Peter Daviesen argitaraldia. (Londres eta New York, Routledge), 136-137. 14 María Moliner, Diccionario del uso del español (Madril, Editorial Gredos, 1981), 373.

214


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.