tsa; eta 2) atal dena osoarekin ari gara ordezten, hau da, nahasi egin ditugu eskubide baten titulartasunetik ondorioztatzen den edo diren ahalmenak eta eskubidea bera; ez dakit zergatik, baina ez da aintzat hartzen eskubide subjektibo orok ahalmen sorta osatzen duenik. Eskubide subjektiboaren adigaia hedatuz eta itxura aldatuz doanez gero, beharbada, ezingo da saihetsi identitatea galduz joatea. Hala ere, beharrezkoa da aldaketa horiek kontuan hartzea, eta horretarako onena da oinarrizko eskubide edo giza eskubide kontzeptua mugatzea.
3. Giza eskubideen kontzeptua Giza eskubide edo oinarrizko eskubide adigaiak denetarik bildu izan du, eskubide subjektiboaren —Zuzenbide pribatuak urte askotan baztertu duen horren— adiera juridikoarekin zerikusirik ez duten egoerak ere. Hori gertatu da gure arbasoek monarka absolutuen boterea zerbait murriztea lortu eta biztanleen gutxiengo pribilegiatuei askatasun apurrak eman zizkietenetik, estatuek, NBEk, nazioaz gaindiko beste organismo batzuek, eta bizitza, askatasuna eta gizakien ingurunea babesteko xedapenek onetsi arte. Egia da, adigai hori abiapuntu gisa erabiliz gero, zail eta, batzuetan, ezinezkoa dela eskubide gisa hartzea gaur egun konstituzio askotan eta nazioarteko hitzarmenetan eskubide gisa jasotako igurikimen, desira eta manuak. Baina posible izango litzateke horiek eskubide gisa hartzea, pentsamendu logikoaren egitura hautsi gabe, definizio zabal batean oinarrituz gero, esaterako, Antonio Enrique Pérez Luño irakasleak emandako horretan: «ahalmen eta erakundeen multzoak dira, eta une historiko bakoitzean, duintasun, askatasun eta berdintasun eskakizunak zehazten dituzte. Ordenamendu juridikoek eskakizun horiek aintzat hartu behar dituzte nazio eta nazioarteko mailan»8. Zer gertatu da egoera honetara iristeko? Oinarrizko eskubideak arautzeko fenomenoaren interpretazio zorrotzaren bidez, hiru etapa bereiziko genituzke. Etapa horietan, eskubideak guztiz ardatz desberdinen arabera jasotzen dira konstituzioan. —Hasierako unean, lehenengo adierazpenak egitean, askatasun batzuk modu juridikoan artikulatu dira. Askatasun horiek gizakiaren berezkoak dira eta edozein antolakuntza politikoren aurrekoak. Hori dela eta, estatuak askatasunak errespetatu beharko ditu, estatua ondasun eta askatasun
8 Antonio Enrique Pérez Luño, Los derechos humanos. Significación, estatuto jurídico y sistema (Sevilla, Publicaciones de la Universidad de Sevilla, 1979), 43.
209