Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 201

na izango dute konstituzioaurkakotasun prozesua hasteko, epaitzen ari diren kasuan ezarri beharreko legearen konstituziotasunari buruzko zalantzak izanez gero eta erabakia lege horren araberakoa izanez gero (berbarako, Espainiako 1978ko Konstituzioaren 163. artikulua eta 1931ko Konstituzioaren 100. artikulua). Aukera hori, gaur egun «konstituzioaurkakotasun arazo» deitua, Ipar Amerikako eta Europa kontinentaleko tradizioek bat egiten duten puntua da. Horiexek dira, beraz, Kelsenen sistemak dituen ezaugarri nagusiak. Sistema horrek eragin handia izan zuen gerra arteko garaiko konstituzionalismoan, esaterako, Espainiako II. Errepublikaren Konstituzioan7. Bigarren gerra osteko konstituzionalismo europarrak ez zion Kelsenen ereduari jarraitu, Konstituzio Auzitegia «legegile negatibo» huts gisa hartzeari dagokionez. Horren ordez, jurisdikzio bateratuaren egitura sistema abiapuntu hartuz, konstituzio jurisdikzioa egikaritzeko organoa sortu zuen, konstituzioak nagusitasun arau-emailea duela dioen doktrina amerikarrari segiz. Gaur egun, konstituzio auzitegi batzuek, besteak beste, Alemaniakoak eta Espainiakoak, oinarrizko eskubideak babesten dituzte, nahiz eta autore batzuek esan eginkizun hori auzitegi mota horien eskumenetik kanpo egon behar dela8. Bibliografia CAPPELETTI, M., La justicia constitucional, Mexiko, UNAM, 1987. CRUZ VILLALÓN, P., La formación del sistema europeo de control de la constitucionalidad de las leyes, Madril, CEC, 1985. FERRERES, V.: Justicia constitucional y democracia, Madril, CEC, 1997. GARCÍA DE ENTERRÍA, E., La Constitución como norma y el Tribunal Constitucional, Madril, Civitas, 1985. PÉREZ ROYO, J., Tribunal Constitucional y división de poderes, Madril, Tecnos, 1988. ZENBAIT AUTORE, «La Justicia Constitucional», Revista de Derecho Político, 6. zk., Madril, UNED, 1982-83.

7 Ikus P. Cruz Villalónen liburu hau: La formación del sistema europeo de control de constitucionalidad (1918-1939) (Madril, CEC, 1985). 8 Ildo beretik, ikus J. Pérez Royo, Tribunal Constitucional y división de poderes (Madril, Tecnos, 1988).

201


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Politikoa by elkarmedia - Issuu