Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 187

gero: «ahal konstituziogilea eratutako ahalean datza, eta azken hau, Espainiako kasuan, Gorteetan eta erregearengan datza»22. c) Gerra arteko garaian (1919-1940), konstituzio zurruntasuna hedatu zen, estatu demokratikoaren berme juridiko moduan. Horren eraginez, garai horretako konstituzio askok aldarrikatu zuten manu jakin batzuk ezin zirela eraldatu, hain zuzen ere, oinarrizko printzipioak jasotzen zituzten manuak. d) Bigarren gerraren ostean (1945etik aurrera), Europako konstituzionalismoa bi zutabe nagusitan oinarritu zen: batetik, konstituzioa arau juridiko gorenaren lekuan hartzea; bestetik, konstituzio jurisdikzioa —aurreko garaiko konstituzio batzuetan sartuta zegoena— behin betiko ezartzea, konstituzio testuaren juridikotasunaren bermatzaile. Konstituzio auzitegiek konstituzioaren inguruan egiten duten interpretazioari esker, konstituzioa modu iraunkor eta orekatuan garatzen da. Horren ondorioz, salbuespena da konstituzioa eraldatzeko mekanismoak erabiltzea. Azken etapan, ohikoa da konstituzio eraldaketari muga materialak ere ezartzea. Horixe da, besteak beste, Frantzia, Italia eta Alemaniako konstituzioen kasua. Hala ere, Espainiako 1978ko Konstituzioak ez dio eraldaketari inolako muga materialik ezartzen. 5.1. Konstituzio eraldaketaren kontzeptu eta eginkizunak Loewensteinek zioenez, konstituzio ideala «izango litzateke prozesu politikoa eratzen duen arauzko ordena. Horren arabera, erkidegoan bihar-etzi gertatuko diren politika, gizarte, ekonomia eta kultura mailako aldaketak aurreikusi ahal izango lirateke, arau eratzaileak aldatzeko beharrik gabe». Dena den, ez da konstituzio idealik, ez da inoiz izan, ezta ere inoiz izango. Hori dela eta, konstituzioa garai bakoitzaren araberakoa denez gero, beharrezkoa da konstituzioaren eraldaketa aurreikustea: garaian garaiko errealitate aldakorrera egokitzeko. G. Jellinek aipatuak honela zehazten du eraldaketa: «Konstituzio testu baten aldaketa, borondatezko eta nahitako egintzen bidez egina»23. Eraldaketak bi alde ditu: formala eta materiala. Alde formala konstituzioak berrikuspena egiteko ezarritako teknika eta prozedurei buruzkoa da. Alde materiala alda daitekeen objektu edo gaiari buruzkoa da. 22 23

1837ko konstituzioa eraldatzeko batzordearen irizpena. G. Jellinek (ab. cit.) 7.

187


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Politikoa by elkarmedia - Issuu