Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 161

e) Ekonomia eta gizarte antolakuntzari buruzko printzipio batzuk. f) Konstituzioa eraldatzeko prozedura, hala denean. Konstituzioetan ohikoa da, batetik, hitzaurrea eta, bestetik, artikulu multzoa bereiztea. Era berean, artikuluei dagokienez, bi atal bereizten dira: atal dogmatikoa eta atal organikoa. Hitzaurrean formula solemnea egoten da eta, bertan, «konstituzioa nork egiten duen eta zein helburu duen adierazten da. Hitzaurrea erabiltzen da konstituzio testuaren joera eta espiritua azaltzeko (…). Dena den, ez du aginduzko izaerarik, ez da benetako araua»23. Atal dogmatikoak eskubide eta askatasunen adierazpena jasotzen du, eta atal organikoak, botereen antolakuntza, horien arteko harremanak, eskumenen banaketa… ezartzen dituen arau multzoa. Gaur egun, bi atalei zuzeneko eragingarritasun juridikoa ematen zaie. Azken batean, atal organikoak dogmatikoa bermatzen du: askatasunak aintzat hartu eta errespetatzea atal organikoan araututako erakundeen izaeraren araberakoa da. 4. Konstituzioen tipologia 4.1. Sailkapen tradizionalak a) Konstituzio idatziak eta ohiturazko konstituzioak Konstituzio idatzia agiri formal eta kodetuan jasotakoa da. Gaur egun, estatu gehienek, Britainia Handiak izan ezik, konstituzio idatzia dute. Britainia Handiaren kasua paradoxa da, bertan sortu baitzen esangura modernoko lehen konstituzio idatzia: Instrument of Goverment, Oliver Cromwellek egina, 1653an. Konstituzio idatziak —1789ko konstituziogileek agerian jarri zuten moduan— herritarrei ziurtasun eta segurtasun juridikoa ematen die, eta funtzio organikoen iraunkortasuna eta erregulartasuna bermatzen ditu. Ohiturazko konstituzioa, aldiz, ez da testu bakarrean jasotzen, ez da sistema arrazional baten emaitza, ez biltzar konstituziogile baten fruitua ere. Ohiturazko konstituzioa herri baten esperientzia politikoaren ondorio da, nazio bizitzaren garapenak moldatua. Konstituzio hori ohiturek, konbentzioek eta arau idatzi arruntek osatzen dute. Hala eta guztiz ere, azpimarratu behar da «konstituzio idatzia-ohiturazko konstituzioa» dikotomia teorikoa —Brycer-en ustez, zaharkitua— ez dela guztiz zehatza. Erresuma Batuan, badaude arau idatziak, konstituziokoak

23

N. Pérez Serrano, Tratado de Derecho Político (ab. cit.), 457.

161


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.