sortzen», baizik eta aurretik dagoen borondate politikoaren ondorioz. Horren arabera, herri baten batasun politikoa ez da konstituziotik sortzen; konstituzioa herri baten batasun politikoaren oinarri da. Autore alemaniarraren ustez, konstituzioak batasun politiko horren izate berezia ezartzen du21. d) Konstituzioaren «esangura materiala» doktrina italiarraren ikuspuntutik Mortatik dio —bai eta Barile eta De Vergottinik ere— konstituzioaren «esangura materialak» azpimarratzen duela indar politikoen eginkizuna, ordenamendu juridiko baten antolakuntza eta funtzionaltasun printzipioak ezartzeari dagokionez. Modu horretan, gizarte errealitatearen zeregina indartsuago baloratzen da, jadanik ez baitu egoera aurrejuridikoak mugatzen22. Horren ondorioz, doktrinaren sektore honen aburuz, konstituzio arauak hurrengoak dira: lehenik, testu solemne ad hoc batean modu formalean jasota daudenak; bigarrenik, zenbait testutan edo ohituratan jasota daudenak, betiere horiek estatu antolakuntzaren aukera edo alderdiei buruz hitz egiten dutenean. 3. Konstituzioaren edukia Konstituzio guztien helburua da, boterearen antolakuntza eta funtzionamendua eta agintari eta herritarren arteko harremanak arautzea. Gero, konstituzio bakoitzak modu berezia erabiltzen du, mekanismo guztiak abian jartzeko eta helburu hori lortzeko tresnarik egokienak hautatzeko. Modu horretan, konstituzio bakoitzak bere nortasuna zehaztuko du. Labur-labur, gaur egungo konstituzio guztien oinarrizko osagaiak aipatuko ditugu: a) Zenbait xedapen, besteak beste, bandera, hizkuntza ofizial edota nazioaren hiriburuari buruz… Xedapen horiek estatua sinbolizatu eta osatzen dute. b) Oinarrizko eskubideen adierazpena, eta eskubideok bermatzeko sistema. c) Zuzenbidea sortzeko organoen zehaztapena, baita iturriak edo arau motak ere. d) Erakundeen funtzionamenduari buruzko antolakuntza eta prozedura erregelak. 21
C. Schmitt, Teoría de la Constitución (Madril, Alianza Ed., 1982). Ikus C. Mortati, La Constituzione in senso materiale (Milan, Giuffrè argitaletxea, 1940) eta G. de Vergottini, Derecho Constitucional Comparado (ab. cit.), 142. 22
160