denteetan zatitutako munduan. Horren erantzuna nahiko erraza da: komunikabideak —batez ere, telebista sareak— pilatzeko prozesu azkar eta nazioaz gaindikoa gertatzen ari da, eta Ipar Amerikako eta Japoniako kapitala duten enpresa indartsu eta gutxi batzuen esku geratzen ari dira. Guztien helburua ikus-entzuleen kopurua handitu eta, horren ondorioz, mozkinak gehitzea denez gero, helburu hori lortzeko balio ez duen programazio guztia —politikoa edo kulturala— murriztu edo baztertzen da. Horren guztiaren eraginez, komunikabide horietan debekatuta dago aurkako iritziak edo hautabidezkoak agertzea. Ez da onartzen kritikagarri, eztabaidagai edo ezatsegina dena edota sistema kolokan jartzen duena. Kapitalismoak estatuak erabiltzen ditu bere burua zabaldu eta irauteko tresna gisa; muga geopolitikoak ez dira oztopo zabalkunde horretarako. Gaur egungo Errusiaren kasua oso esanguratsua da: ez da babesten per se ordezkaritza eta demokrazia sistema politikorako trantsizioa; hori aitzakia besterik ez da. Zinez, potentzia ekonomikoen sarrera ahalbidetzen duen merkatu sistema bultzatzen da. Gaur egungo paradoxa da benetako demokraziaren eta kapitalismoaren eskakizunak batera ez etortzea. Hori jarraiko arrazoiengatik gertatzen da: kapitalismoaren ekoizpen moduak kultura homogeneo bihurtzeko, eta indarrean diren balio, bizimodu eta ideologia aniztasuna baztertzeko joera duen bitartean, demokrazia hautabidezko iritzi gobernuetan oinarritzen da; iritzi hori komunikabideen egitura aniztasunetik ondorioztatutako lehiatik sortuko da. Demokraziak, irauteko, hurrengoa behar du: biztanleen benetako arazoak jendaurrean eta modu sakonean eztabaidatzeko aukera; gutxiengoen interpretazioak onartzea; eta kritika egiteko jarrera garatzea. Azken finean, Paul Valéryren hitzetan, lortu behar da politika «jendeari bere arazoetan murgiltzea (eta horiez arduratzea) eragozten dion trebezia» ez bihurtzea —dagoeneko gauza bera ez bada—. 6. Komunikabideen estatutu juridiko-politikoa Teorian, komunikabideen araubidean, bi eredu bereiz ditzakegu, desberdin eta aurkako direnak. Erregimen publikoaren arabera, komunikabideen jabetza edo kontrola estatuari dagokio, edo botere publikoen menpe dago. Erregimen pribatuak, gizabanakoaren ekimen eta jabetzan oinarri duenak, botere politikoaren eraginak eta mendekotasunak begi txarrez ikusten ditu. Praktikan, konstituziodun sistema demokratikoetan, erregimen mistoa agertzen da normalean. Erregimen horretan, prentsako profesionalek hurrengo hauen aurka borrokatuko dute: a) Gobernuaren esku145