Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 130

politikotzat» dute euren burua. Horrek esan nahi du politikan diharduten profesional taldeak direla, hau da, gizartetik bereizita dagoen pertsona eta familia multzoa, eta pribilegio eta betebehar (esangura ahulean) bereziak dituztela —eta, egia esan, badituzte izan—. Uste horrek atzean du tradizio plutokratiko eta elitista, nazio subiranotasunaren ordezkariak betidanik bereizi dituena; tradizio hori politikaren ulerkera oligarkiko eta klasistatik geratzen den aztarna da. Horren adibiderik argienak parlamentukideen bortxaezintasun eta ukiezintasuna dira. Alderdi politikoetan agintea duten nukleo murriztuek politika monopolizatu eta alderdi horien oinarrian daudenengandik eta gainerako herritarrengandik eskuragaitz egiten dute aurreko hau. Ondorenez, alderdietako buruek komunikazio bideak sortu behar izan dituzte —bozeramaileak, informazio bilerak, prentsaurrekoak—. Horiek ez lirateke beharrezkoak izango, alderdien barne jardunbidea benetan demokratikoa balitz eta kanpo jarduerak gardentasunez egingo balira. Parlamentuan ordezkaritza duten alderdien izaera oligopolitikoa —salbuespenak salbuespen— are nabariagoa da, «alderdien aldeko pribilegioak ematen dituzten mekanismoak aztertuz gero. Mekanismo horien ondorioz, zaila izango da alderdi politiko berriak sortu eta sendotzea (…). Horrez gain, parlamentuan ordezkaritza duten alderdien ekimenen alde egingo dute, beste edozein talde edo gizabanakoren ekimenen kaltetan (…)»8. Beraz, politikarien artean korporatibismo argia gertatzen da. Horrek alderdiak herritarrengandik aldendu eta, alderdiaren barruan, afiliatuak agintariengandik urruntzen ditu. Horren guztiaren ondorioak dira, besteak beste banaketa, informazio pribilegiatua egotea eta gizarte errealitatetik aldentzea; hori, egia esan, ez da berria, baina tamalgarria behintzat bada. Dena den, egoera hori hobetzeko, erantzukizuna, gardentasuna, barne demokrazia eta prentsaren mobilizazioa erabil litezke. 9. Presio taldeak Lucas Verdú irakaslearen definizio egokiaren arabera, «presio taldea edozein gizarte eraketa da, iraunkor eta antolatua dena. Horren helburua da, botere publikoak bultzatzea neurriak (legegileak, administrazio- eta epai-neurriak) hartzeko, indargabetzeko, edo neurririk ez hartzeko. Neurri horiek presio taldeen aldekoak izan behar dute, edo, behintzat, talde horien ideia eta interesei ez diete aurka egin behar. Dena den, jokabide horrek ez dio erantzukizun politikorik eragingo talde presiogileari, honek bere

8

130

Giuseppe Ugo Rescigno, op. cit., 3. oharra, 322.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Politikoa by elkarmedia - Issuu