derdi politikoetan, liderren eta oinarriko kideen artean, militanteen eta afiliatu soilen artean bereizketa egin da. Alderdi politikoak estatu demoliberalen erdigune dira egun, politikaeta konstituzio-dinamikari dagokionez. Alderdi nagusiko edo alderdi koalizioko kideek ganberetan, gobernu organoetan eta administrazioan karguak izateak ordezkaritzako parlamentu estatua itxuraldatu du. Gobernatzeko modu hori organo eztabaidatzaile batean oinarritzen zen, hitz batez esateko, parlamentuan. Parlamentuak, nazio subiranotasunaren titularra izateaz gain, legegintza ahalmena eta botere betearazlearen kontrola zituen. Gaur egun, diputatu gehienak isilik egoten dira legegintzaldi osoan; ganberak gobernuaren bozeramaileak dira, eta azken hori da legegintzarako ekimen eragingarria egikaritzen duena; beraz, kontrolatzailea kontrolpean dago orain. Eskainua modu formal eta juridikoan diputatu bakoitzari —herritarren ordezkaria den aldetik— dagokiola esaten den arren, alderdien nagusitasuna ukaezina da. Bada, gaur egun alderdien estatuan bizi gara. Baina nola integratu dira alderdiak horrenbeste, konstituzio ordena delakoan, horrekin barne-barnetik nahasteraino? 2. Alderdi politikoak eta estatua Alderdiak duela gutxi agertu dira politika arloan. Modu gutxiesgarrian «talde» esan izan zaie; geroago, parlamentuko taldeak (hau da, politika arloan kide diren diputatu eta senatarien bilerak) eta hauteskunde batzordeak alderdi politikoen aurrekari gisa har daitezke. Dena den, doktrinaren arabera, alderdi politikoak sortzen dira sufragioa zabaltzearen ondorioz, hautesleek garrantzia hartzen duten unean. Hori guztia estatu liberalean gertatu zen, ñabardurak gorabehera. Horrek botere eta alderdien arteko harremanak baldintzatuko ditu, azken horien kaltetan. Hain zuzen ere, Frantziako 1789ko Iraultzan sortutako estatu mota herritarren eta estatuaren artean ager daitekeen edozein elkarte politikoren etsaia da; 1791ko ekainean aldarrikatutako Le Chapeller legeak hurrengoa dio: «Konstituzioaren oinarrietako bat estamentu edo lanbide bereko herritarren edozein korporazio suntsitzea da, eta guztiz debekatuta dago edozein aitzakia erabiliz horrelakorik berriro eratzea». Ondoren, hurrengoa gehitzen du: «estatuan ez da korporazio gehiago egongo; norberaren interesa eta guztien interesa besterik ez dago (…); beraz, estatu eta herritarraren artean ez dago ezer». Bitarteko elkarterik ez onartzea Antzinako Erregimenaren aurkako erreakzioa zen; erregimen horretan, indar nagusiak noblezia eta kleroa ziren. Dena den, gizabanako eta botere publikoen arteko edozein agerpen saihesteko asmoak porrot egin behar zuen, hauteskunde sufragioaren bila120