Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 118

Herriaren legegintzarako ekimenaren bidez, hautesleek proposamena egin dezakete, arau bat ezartzeko edo konstituzio testua aldatzeko. Eskatzeko eskubidea agintariei zuzentzeko aspaldiko modua da. Horren bidez, zuzentzat jotzen den zerbait eskatzen da. Konstituzioek eskubideen zerrendan jasotzen duten arren, oso gutxi erabiltzen da. Amaitzeko, ezeztapenaren bidez, hautesleek ordezkariren bat kargutik botatzeko eska dezakete haren agintealdia amaitu baino lehen. Agintari politiko bati erantzukizunak eskatzeko modu egokia da. Dena den, Europan aginduzko mandatuari lotu zaionez gero, konstituzio testuetatik kanpo geratu da. Estatu Batuetan, aldiz, estatu karguei dagokienez, hamabost estatutan eta Columbiako barrutian erabiltzen da, eta, tokiko karguei dagokienez, hogeita hamasei estatutan. Demokrazia, adostasunean oinarritutako gobernua bada ere, oro har, ez du hautesle guztien ahobatekotasunik. Beraz, demokraziak gehiengoaren arauaren arabera jarduten du. Dena den, gehiengo horrek kontrol motaren bat onartu behar du, bestela demokrazia diktadura bihurtuko bailitzateke. Beraz, gehiengo mugatua izatea oso garrantzitsua da, bai oposizioa dela eta —azken finean herri botoaren adierazpena da hori ere—, bai gizarte indarren kritika politikorako askatasunaren egikaritza dela eta. Obeditzeaz gain, botere politikoaren mendekotasuna baldintzarik gabe onartzea eskatzen duen demokrazia gutxi barru desagertuko da. Izatez, demokrazia modernoen funtzionamendu egokiak zuzenbideko estatuaren garaipenetan behar ditu oinarriak izan. Bibliografia ABENDROTH, W.; FORSTHOFF, Ernst, eta DOEHRING, Karl, Del Estado social, Madril, CEC, 1986. DE BLAS GUERRERO, A. eta PASTOR VERDÚ (koord.), Fundamentos de Ciencia Política, Madril, UNED, 1997. GARCÍA-COTARELO, R., Del Estado del bienestar al Estado del malestar, Madril, CEC, 1984. ZENBAIT AUTORE: Problemas de legitimación en el Estado social, Madril, Trotta argitaletxea, 1991.

118


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Politikoa by elkarmedia - Issuu