Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 115

5. Estatu demokratikoa17 Frankoren diktaduratik demokraziarako igarobidean, hots, konstituzio eraketa urteetan (1972-1978), Espainian pentsamendu korronte bat sortu zen. Korronte horretan, besteak beste, E. Tierno Galván, P. Lucas Verdú, Elías Díaz eta G. Peces-Barba zeuden. Horiek, ezkerraren ikuspuntutik, estatu liberaletik estatu sozialistara igarotzeko aukera aztertu zuten. Nola edo hala, Italian gertaturiko eztabaidak gertatu ziren Espainian ere; izan ere, konstituzio demokratikoaren lege esparrutik sozialismora pasatzea eztabaidatzen zen (horretan, ospe handiko pertsonaiak ibili ziren, hala nola, Togliati, Basso, Gerratana, Bobbio edota Cerroni). Korronte horren barruan, «estatu demokratiko» adierazpenak —Espainiako Konstituzioaren 1. artikuluan jasoak— «demokrazia» hitz soilak adierazten duena baino gehiago esan nahi zuen. Estatu demokratikoaz hitz egitean, askatasunean oinarritutako sozialismoan pentsatzen zen. Sozialismo hori gorengo maila gisa hartuko da estatu moten artean, eta aurrerakuntza ekarriko du zuzenbideko estatu liberalak hasi eta zuzenbideko estatu sozialak betetako bilakaeraren barruan. Elías Díazen hitzetan, zuzenbideko estatu demokratikoaren abiapuntua zen «botere publikoaren instituzionalizazio juridiko eta politikorako, edota sozialismoa modu demokratikoan gauzatzeko». Ez dugu zalantzan jarriko Peces-Barbak defenditzen duen «liberalismo-demokrazia-sozialismoaren jarraitutasun dialektikoa», ez estatuaren izaera klasista kontuan hartzen ez zuen lan hipotesiaren —asmo marxistarekin sortu zenaren— hauskortasuna. Tierno Galvánek esandakoa aintzat hartuz gero, gaizki-ulertuak saihets daitezke: «Gizarte aldaketa sakonak, hots, egitura ekonomikoan aldaketak zorroztasunez adierazten dituztenak gertatu arte (…), konstituzio burgesak estatu burgesaren babesleak izango dira beti. Bestela esanda, beharrezkoa da gizarte mugimendu iraultzaile batek egitura ekonomikoan aldaketa sakonak egitea, Konstituzio zuzenbidea eratu eta, horren bidez, gizarte sozialistara igaro ahal izateko18. Bestalde, baieztapen bat egia den praxian frogatzen denez gero, edonork egiazta dezake, Espainiako kasuan, hamahiru urteko gobernu sozialistan, Konstituzioko (besteak beste 9.2, 40, 129.2 eta 131 art.ak) ahalmen iraultzaileak ez direla garatu eta «Estatu demokratikoaren» utopiarako gutxiengo bultzada ere ez dela gertatu;

17

Ikus XIV. ikasgaia, 4.2. galdera. E. Tierno Galván, «Especificación de un Derecho Constitucional para una fase de transición», Liberalismo y Socialismo: Problemas de la transición. El caso chileno (Madril, Tucar argitaletxea, 1975), 111. or. 18

115


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.