V. ikasgaia
Estatu soziala eta estatu demokratikoa Santiago SĂĄnchez GonzĂĄlez
1. Liberalismo ekonomikoaren porrota Estatuaren eta gizartearen arteko bereizketa oinarria izan ohi da, filosofia, teoria politiko eta interpretazio soziologiko desberdinak eraikitzeko berrehun urtetan baino gehiagotan. Liberalismoak gizartea alor autonomo gisa ulertu zuen. Horretarako, kontuan hartu zuen fisiokratek ekonomiaren ordena naturalari buruz zuten ustea, alegia, lege berezien bidez araututako indar multzoa zela. Liberalismoak bereizi egin zituen jarduera politikoa eta antolakuntza politikoa. Besteak beste, Adam Smith, Wilhem von Humboldt, Benjamin Constant eta John Stuart Millen lanek pentsamolde liberalaren oinarri teoriko sendoenak ezarri zituzten. Hala ere, beste garai batean kapitalismoaren aurreko bizimoldeak suntsitzeko eta gizabanakoen indarrak askatzeko balio izan zuten ideiek ilustratuentzat pentsaezinak ziren bideetara eramango dute pentsamolde liberala: ÂŤEnpresario askea agerpen iragankorra izan zen historian. Industria txikia handi bihurtu zuen, eta argi zegoen beraren zeregina bete ondoren berehala desagertuko zela. Industriaren bidez, ekimen isolatu eta norberezkoek lekua utzi zieten koordinazio eta antolakuntzaren eskakizun berriei. Enpresen arteko lehiaren ondoren, trust-en elkartasuna etorri zen. Kapitalismoaren banakako ahaleginak aurrera ateratzen zituen enpresa isolatuak; geroago, ostera, kapitala bankuetatik bideratu zen, modu metodiko eta mekanikoan. Ekoizpena eta ekoizkinak gero eta inpertsonalagoak ziren. Industrialaria enpresako enplegatu bihurtu zen; enpresak beraren izaera erabat gainditzen zuenÂť1. 1 G. de Ruggiero, Historia del Liberalismo europeo (Madril, Pegaso argitaletxea, 1944), 445. or.
103