—Gizabanakoenak izan eta izaera zibil eta politikoa duten askatasun (pentsamendu, adierazpen eta egoitza askatasuna, eta biltzeko, elkartzeko eta zirkulatzeko askatasuna) eta eskubide batzuen (berdintasuna legearen aurrean, segurtasun fisiko eta juridikoa, judizio zuzena, jabetza pribatua, eta sufragio aktibo eta pasiboa izateko eskubidea) aintzatespena eta bermea. Eskubide multzo horren barruan, adierazpen askatasuna eta, bereziki, horren barruko prentsa askatasuna nagusi dira, boterea kontrola daitekeelako, bai boterearen erabileraren inguruan kritikak eginez, bai botere gehiegikeriak salatuz ere. —Botere judizialaren independentzia, botere legegile eta betearazlearen aurrean. Botere horrek agintariei eta herritarrei berdintasun egoeran legea betetzeko eskatu ahal izango die. Ezaugarri horri garrantzi handirik ematen ez bazaio ere, ezinbestekoa da Zuzenbideko estatuak iraun dezan. Bibliografia CHEVALLIER, J., L’État de Droit, Paris, Montchrestier, 1994. DE RUGGIERO, Guido, Historia del liberalismo europeo, Madril, Pegaso argitaletxea, 1944. DUMONT, Louis, Homo aequalis. Génesis y apogeo de la ideología económica. Madril, Taurus, 1982. LUCAS VERDÚ, P., La lucha por el Estado de Derecho, Bologna, Publicaciones del Real Colegio de España, 1985.
101