478
RAMON PARADA
baina lege bereziek gainditu egin ditzakete muga horiek ezzilegiaren larritasuna eta urratzailearen egoera ekonomikoa kontutan hartuta; nolanahi ere, egileak urratzearen ondorioz lortu duen onura ekonomikoa baino handiagoa izan beharko da beti isuna. Administrazioaren diru zigorra, berriz, atzipen zigor bihur daiteke bete ezean. Edozein kasutan ere, atzipen hori epaileak agindu beharko du administrazio agintariak eskatuta, eta sei astetik beherakoa izan beharko da, edota hiru hilabetetik beherakoa, kondenaerabaki bakarrean aplikaturiko diru zigor bat baino gehiago dagoenean. Ordenaren urratzeak administratibizatze hori ez da prozeduren eremura iritsi, ze Administrazioak zigor auzibideko arau orokorrak aplikatu behar izaten ditu. Lehenago esan den bezala, Administrazioaren kontrolak ere ez du jurisdikzioa aldatuko, administrazio jurisdikzioa zigor magistraturari lotuta gelditzen baita —magistratu horiek jarduera etenik gabeko eta garrantzitsua du—. Horretaz, ezarrita dago zigor epailearen eskuhartze zuzena kasu zehatz eta mugatu batzuetarako; epaile horrek eskumena izango du lotura objektiboa nahiz subjektiboa dagoenean ere; halaber, kondenatzeko zigor dekretuari jarritako aurkakotasun judizioa ere beraren eskumenekoa izango da, eta judizio horrek ondore etengarriak izango ditu.
2. ADMINISTRAZIOAREN ZEHAPEN AHALGOAK ESPAINIAKO ZUZENBIDEAN IZAN DUEN GARAPEN ANARKIKOA A) Epaileek hasieran zuten zigor ahalmenaren monopolioa Cádizko Konstituzioan eta beraren salbuespenak XIX. mendean Ikusi dugunez, Espainiako XIX. mendeko konstituzionalismoa —beste herri batzuetakoa bezala— Estatuaren ahalgo zigortzailea epaile eta auzitegiei emanda hasi zen, eta ahalmen hori, ostera, botere banaketaren prinzipioaren ondorioz eman zitzaien. Izan ere, Cádizko Konstituzioak nagusiarazi egin zuen epaile eta auzitegien zigortzeko monopolioa, horiei judizio kriminaletan epaitu eta epaiturikoa betearazteko ahalmena eratxikita (242.etik 248.erako art.ak). Erregeri, berriz, debekatu egin zion «inoren askatasuna kendu edota zigorrik ezartzea bere kabuz»; eta, debeku hori bete ezean, ondokoek izaten zuten erantzun beharra: «agindua sinatu zuen Bulegoko idazkariak eta agindu hori betearazi zuen epaileak», «norbanakoen askatasunari kalte egin zioten erruztatu gisa erantzun ere» (171. art.). Gobernu eta Administrazioaren ahalmen zigortzaileak ukatzea, hala ere, bateratu egin zen administrazio eta judizio eginkizunak gorengo mailan batzearekin; izan ere, alkateak, udal administrazioko artezkariak izateaz gain, ordena judizialaren oinarri ere baziren (Konstituzioaren 275. art.): adiskidetza