ZEHAPEN JARDUERA
471
tegietan egindako errekurtso baten bidez konpentsatzen da Administrazioak urratze batzuk zehatzeko duen ahalgoa.
C) Italian eta Alemanian zehapen ahalgoa Administrazioari eratxikitzea, delitu diren zenbait jokabide Zigor Kodetik aterata Epigrafean aipaturiko herrien antolamendu juridikoan, baita Portugalen ere, zenbait jarduketa legegile gauzatu dira; horien bidez, zenbait jokabide atera egin dira Zigor Kodetik eta, ondorioz, zigor ahalmen handiak eratxiki behar izan zaizkio Administrazioari. Aldi berean, arautu egin dira Administrazioaren zehapen jarduera horren edukia eta prozedurak. Delitu diren zenbait jokabide Zigor Kodetik ateratzeko prozedura horretan, ezzilegi zibil edo administratibo legez egituratzen dira zenbait ezzilegi penal; horiek administrazio bidean zigortzen dira lehenik, eta epaile zibil nahiz zigor epailearen eskuhartzea, berriz, gero dator. Halaber, jokabide horiek Zigor Kodetik ateratzea arautu duten legeek kodegintza egin dute, hau da, printzipio edota arau orokor batzuk ezarri dituzte —zigor kodeetako arau edota printzipioak—, eta horietara lotu beharko da Administrazioaren ahalgo zehatzailearen modu berri horren egikaritza. Zenbait delitu Zigor Kodetik atzeratzeak, bestalde, Espainiako legeriara hurbiltzen ditu legeria horiek; horrela, Espainia ez da bakarra Estatuko zigor ahalmenaren monopolioak zigor auzitegiei ematen dien araua hausten. Dena dela, Zigor Kodetik ateratze hori ordena bati jarraituz egin behar izango da, zentzunaren arabera alegia, eta ez historian zehar gertaturiko uhar edo alubioia bailitzan. Estatuaren protagonismo zigortzaile berri horren arrazoi nagusitzat, berriz, zigor judizio sistemaren ezgaitasuna ere aipatu izan da, sistema hori ez baita gauza aurre egiteko zigor daitezkeen ezzilegien gorakadari. Edozein modutara ere, zigor sistemak indarrean dirau administrazio sistema zehatzailean; egineginean ere, administrazio jarduera horri aplikatuko zaizkio zigor sistemaren berezko eta auzibidezko arauetariko asko, eta Administrazioaren zehapen jarduera hori, ostera, ez du administrazio jurisdikzioak kontrolatuko —Espainiako sisteman gertatzen den bezala—, zigor epaileek baino. Beraz, administrazio bideko lehen auzialdia baino ez da. Baina, esan daiteke jokabideok Zigor Kodetik ateratzeak arrakasta izan duela? Italian, behintzat, doktrinak bestelako iritzia dauka. RIZek dioenez, «teknika horrek —nahiz eta batzuentzat lagungarria izan eta zigor epaileari ere nolabaiteko laguntza eskaini— bere alde ahula erakusten du hiritarren eskubideak babestu behar dituenean. Gainera, zehatuak aurkakotasunik azal du barik betetzen duenean Administrazioak jarri dion zehapena, orduantxe