470
RAMON PARADA
Kontseiluak, 1989ko urtarrilaren 17ko eta uztailaren 28ko erabakietan, onartu egin zuen administrazio zehapenen konstituziotasuna, forma nahiz edukizko bermeak betetzen baziren, zigor ereduari jarraituz nagusitzat egituraturiko bermeak, hain zuzen.
B) Zigortzeko monopolioa auzitegien esku uzten ez duten antolamenduak: Austria eta Suitzako kasuak Ezzilegi administratiboen «jurisdikzionalizazio» edo «zigortzeak» salbuespen bi ditu Austria eta Suitzako kasuetan; XIX eta XX. mendeetan, Administrazioaren zehapen eskumenak iraun egin du herri horietan, zenbait arrazoi direla eta. Austrian, adibidez, konstituzionalismoa eta botere banaketaren printzipioa sartu diren arren, administrazio agintariaren zigor ahalmenak iraun egin du, printzipio hori modu berezian ulertu izan baita. Ulerkera horren arabera, auzitegiek eta Administrazioak betearazi beharko dituzte legeak; horrenbestez, zeregin hori epaileak —Konstituzioaren arabera lokabeak, mugiezinak eta ordeztu ezinak diren epaileak— gauzatzea da judizio jarduera, eta ez besterik. Hori dela eta, agintari batek, epailea nahiz administrazio agintaria izan, eginkizun administratibo nahiz judizialak bete ahal izango ditu aldi berean. Botere banaketaren printzipioa ulertzeko modu berezi horrexek —eta zigor sistemaren ezgaitasunak, zigorra merezi zuten jokabide guztiak zigortzeko— ahalbideratu zuen administrazio agintarien zehapen eginkizun garrantzitsuek irautea (besteak beste, guztion ongizateari kalterik gutxien egiten dioten ekintzak zigortzea). Administrazio zehepenak legebidezkoak direla uste izate horrek azaltzen du Austria izatea lehenengo nazioa Zigor Lege Ad ministratiboa ematen, 1925eko ekainaren 21ekoa, hain zuzen; lege horrek Administrazio zigor zuzenbidearen lehenengo arauketa baterakoia ekarri zuen, eta Alemania eta Italian emandakoen aitzindaria izan zen. Austriako «Kode PenalAdministratiboak» berezko Zuzenbide penaladministratiboaren aurreneko arauketa baterakoia dauka bere lehenengo zatian. Bigarrenean, berriz, auzibidezko arauketa baterakoia jasotzen du; arauketa horrek, ostera, administrazio auzibidea edo prozedura eratu eta administrazio lege bereziei uzten die tipoak ezartzea. Suitzan ere, kantoietako autonomi tradizioaren ondorioz, iraun egin dute administrazio agintariaren hainbat zigor eskumenek, eta hori modu esplizituan agertzen da bertako Zigor Kodean eta Konstituzioan (64 bis art.). Gainera, kantoi batzuetan udalerrien zehapen eskumenei eutsi zaie, ordenantzei egindako urratzeak zuzentzeko. Azkenik, federazioei dagokienez, zigor auzi-