466
RAMON PARADA
printzipioa betetzen da, Espainiako Zuzenbideak oraindik ere bazterturik badu ere, gero ikusiko dugun bezala). Azken baten, Zuzenbide konparatuak zenbait irtenbide eskaintzen ditu gaur egun. Batzuetan, betiko irtenbideari heltzen dio, hau da, botere banaketaren printzipioari jarraitu eta epaileen esku uzten du zigor ahalmenaren monopolioa (Ingalaterran eta, neurri handi baten, Frantzian). Beste zenbait herritan, ostera, oraindik ere indarren dirau Administrazioari nolabaiteko zehapen ahalmena eratxikitzeko tradizio juridikoak. Azkenik, lehenengo jarreratik bigarrenerako bilakaera izan duten herriak ditugu; horretarako, delitu diren zenbait jokabide Zigor Kodetik ateratzeko legeak erabili dituzte, eta lege horiek, berriz, zigorrak kentzeaz gain, kodetu egin dituzte administrazio jarduera berri horri aplikatzeko moduko printzipio eta arauak. Oso interesgarria da irtenbide desberdin horiek aztertzea: konparazioak egiteak beti laguntzen du nork bere sistema ezagutu eta baloratzen; gainera, antolamendu horiek guztiek Giza Eskubideei buruzko Europako Hitzarmenak zigor arloan ezartzen dituen arauak dituzte; eta, bukatzeko, kontutan hartzekoa da eskubide horiek babesteko sortu den auzitegiaren jurisprudentziak duen garran tzia ere.
A) Berez, zigortzeko auzitegien monopolioa bermatzen duten sistemak. Anglosaxoniarren eta frantziarren zuzenbideak Anglosaxoniarren Zuzenbidearen oinarria —GARCÍA DE ENTERRÍAk dioenez— epaile eta auzitegiek duten monopolioa da, era guztietako zigorrak ezartzeko dutena, hain zuzen. Axioma hori eztabaidaezina da, baina ez Ingalaterrako Zuzenbidean bakarrik —hori jakina da—, Estatu Batuetakoan eta common law sistema osoan ere bai. Horren jatorria Carta Magnaren 2. artikulu ospetsuan aurkitzen dugu; artikulu horrek dioenetik, baroiek hauxe ezarri zioten erregeri: ezin atxilotu, espetxeratu, atzerriratu edota nolabait hondatu izatea gizon askerik (nullum libre homo capietur vel imprisonetur aut dissaisiatur aut utlagetut aut exuletur aut alique modo detruactur), baldin eta legale iudicium pariumaren bidez eta lex terraearen arabera ez bazen. Manu hori —anglosaxoniarren Konstituzio zuzenbidearen ospetsuenetarikoa— epaimahai erakundearen oinarria da, baita erregek eta gobernuak zigortzeko gaitasunik ez izateraren oinarria ere. Carta Magnaren 2. artikuluak osagarri garrantzitsua izango du gero COKE Chief Justice izeneko doktrinan; hain zuzen ere, «erregeren debekuak» izeneko kasu historikoan. Kasu hori 1607an erabakita dago, eta hona hemen berorren nondiknorakoak: Jacobo Igo.ak auzi bat ebatzi ahal izatea eskatu zuen; berak zioenez, justizia erregeren izenean egiten zenez gero, erregek berak egingo