Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 77

ZEHAPEN JARDUERA

465

1. ADMINISTRAZIOAREN ZEHAPEN AHALGOA ETA BERAREN HASIERAKO BATERAEZINTASUNA ZUZENBIDEZKO ESTATUAREKIN. SISTEMA KONPARATUAK, ETA DELITU BATZUK ZIGOR KODETIK ATERATZEKO JOERA Espainiako Administrazioa hiritarrak zehatu beharrean dabilenez, lehia bizian dugu beti zigor auzitegiekin. Hori dela eta, administrazio lege berezirik edota sektorekako eskuhartzeari buruzko legerik gehienetan —guzti­guztietan ez esatearren— kapitulu bat dago zigorra merezi duten urratzeak tipifikatzeko. Aldi berean, lege horiek eskumena eratxikitzen diote Administrazioari zehapen batzuk ezartzeko; zehapenok, berriz, isunak izaten dira —zenbateko mugagabedunak, askotan—, baina bestelakoak ere izan daitezke, esate baterako, zenbait establezimendu edo enpresa ixtea, eginkizunak aldi baterako kendu edo funtzionario karrera galtzea, eskuespenak kentzea, urratzailearen izena jakinaraztea etab. Ahalgo horrekin batera, kalteordaina ere ezarri ahal izango da batzuetan, bai Administrazioarentzat eta bai zenbait gainontzekorentzat, baldin eta administrazio legeria urratu duenaren egite edo ez egiteak kalterik eragiten badio euron ondareari. Ahalmen izugarri hori, bestalde, epaileen ahalmenaren antzekoa zen —zehatu ezezik, betearazi ere egiten baitzuen ezarritako zehapena—; gainera, botere banaketa printzipioaren aurkakotzat jotzen zen, epaileen zigortze monopolioaren aurkakotzat, beraz. Halaber, zehapen ahalmen hori ez zen Zuzenbide konparatuan erakusteko modukoa; izan ere, isunen zenbatekoak eta isunok zigor sistemaren oinarrizko eta auzibidezko bermerik gabe ezarri ahal izateak (askotan bete­betean ere ezartzen ziren) topo egiten zuen beste antolamendu juridiko batzuek epaile eta auzitegiei eratxikitzen zieten zigortze monopolioarekin, baita horien zigor ahalmenek bete behar izaten zituzten berme formalekin ere. Gaur egun egoera aldatu egin da nolabait: batetik, 1978ko Konstituzioak legebidezkotu egin duelako —paradoxa hutsa dirudien arren— Administrazioaren zigor ahalmena; bestetik, berriz, zenbait herritan (Alemania, Italia eta Portugal, besteak beste) judizio sistemak izan duen krisialdiaren ondorioz, eta depenalizzazionearen bidez, zehapen ahalmena eratxiki zaiolako Administrazioari, auzitegi zibil edota zigor auzitegien kontrolpean. Hortaz, auzitegi horien eskumenekoak izango dira Administrazioak ahalgo hori egikaritzeak eragiten dituen aurkaratze eta errekurtsoak; bestalde, eskumen horrek ondore etengarriak izango ditu askotan (Alemania eta Portugalen, esaterako, zehapena ez da behin­betikoa eta betearazlea izango epaia egon arte, hau da, epaileak zehatuaren errekurtsoa ebatzi arte; horrenbestez, nulla poena sine iudicio


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.