Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 70

458

RAMON PARADA

nomi erkidegoko Administrazioak igoera hori ukatu —zerbitzuaren burufinantzaketa eta finantza oreka ezartzen dituen araua kontutan hartu gabe—, prezio politika horren pentzutan ordaindu beharko lirateke (zentzunari kasu eginez gero, behintzat) emakidadunari eman beharreko konpentsazio ekonomikoak; hau da, Estatu edo autonomi erkidegoaren pentzutan ordaindu beharko lirateke, eta ez zerbitzuaren titular legez igoera erabaki duen erakundearen kontura.

8. ARAUTUTAKO JARDUERA PRIBATUA. HERRI ZERBITZU ALEGIAZKO ETA DESEGOKIAK Batzuetan, eta Administrazioari eskuhartze eta kontrol ahalmen sendoak eratxikita ere, arlo jakin bateko administrazio jarduerak ez du hain itxura gogorrik izaten: jarduera hori ez da herri zerbitzutzat jotzen edota, halakotzat jota ere, kalifikazio horrek ez du balio izaten jarduera osorako, hau da, titulartasun eta egikaritza pribatua ere ahalbideratzen dira. Arauturiko edo «diziplinazko» —VILLAR PALASÍk izendatzen dituen bezala— administrazio jarduerei, herri zerbitzu alegiazko eta desegoki ere deitu izan zaie, eta doktrinak ondokoa sartu du kontzeptu horren barruan: taxi zerbitzua (ENTRENA), irakaskuntza pribatua (GÓMEZ FERRER), banka nahiz farmaziak (MARTÍN RETORTILLO, S.), esnetegiak (MEILÁN) etab. Nolanahi ere, ekimen pribatua publicatioari nagusitzeko —Administrazioak zuzenean edota emakidadunen bidez kudeatzea dakarren publicatioari—, Administrazioaren eskuhartze gogorra jasan behar da. Eskuhartze hori administrazio baimena emanda hasten da eta, hortik aurrera, norbanakoak arauketa xeheari lotu beharko dio bere jarduera (batez ere, prezioei dagokienez); gainera, jarduera horren kontrol zehatza egingo da eta Administrazioak zehapen ahalgo gogorrak izango ditu ez betetze kasuetarako. Sasipublifikazio edo ezkutuko publifikazio hori dirulaguntzak izatean ikus daiteke argi eta garbi; dirulaguntza horiek, irakaskuntza pribatuaren kasuan adibidez, zentroetako irakasleen gastu guztiak ordaintzeko adinakoak dira gaur egun. Baina aukera bi horien tartean —batetik, administrazio erakundeak erabilita burokrazia hutsez jorratzea egoera horiek; eta, bestetik, ekimena norbanakoen esku uztea, baina Administrazioari eskuhartze ahalmen garrantzitsuak emanda, arauturiko jarduera pribatuen kasuan gertatzen den bezala— badago beste hirugarren bat ere: norbanakoek eurek nahiz botigoek kudeatzea zerbitzua. Azken aukera horretan, korporazio bat sortzean gauzatzen da Administrazioaren eskuhartzea; korporazio hori, ostera, publikoa izango da eta jarduera berbera egiten duten pertsonek osatuko dute (elkargoak, jatorrizko izendazioak); gainera, zenbait ahalmen emango zaizkio: arauak egitea, kon-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.