PRESTAZIO EDO HERRI ZERBITZU JARDUERA
451
bereizten zuen Administrazioa; eta loturik egongo zen, bai organoei —merkataritzako sozietateen bidez jardungo dute—, bai gainontzekoekin zituen harremanei zegokienez. Dena dela, jarduera mota hori ez da administrazio jarduera edo jarduera publikoa izango. Egineginean ere, jardueraren bat halakotzat hartzeko, beharrezkoa izango da Administrazioak Zuzenbide publikoko eraentza gehiegikoa erabiltzea —epaian esaten zen bezala—; eta, horretarako, berriz, nahitaezkoa izango da jarduera herriarentzat ezinbestekotzat jo eta legeak hori aintzatestea. Nolanahi ere, alderantzizko arauak —hau da, oinarrizko jardueraren bat beti gauzatu behar dela Zuzenbide publikoari lotuta, organoei zein eginkizunei dagokienez— ez du balio; izan ere, kudeaketa moduak arautzean, legegileak tarte zabala utzi dio Administrazioaren nahiari, antolakuntza eta eginkizun eskema publiko nahiz pribatuen arabera egituratzeko zerbitzuak, baina hori jarraian ikusiko dugu. Bukatzeko, esan daiteke oinarrizkotzat hartu ahal den prestazio jarduerak bakarrik izan dezakeela —eta, beti ere, legeak halakotzat egituratu badu— Zuzenbide publikoko eraentza; hala ere, eraentza horri uko egin eta Zuzenbide pribatuari lotu ahal izango zaio prestazio hori. Bestela, Administrazioaren jarduera ekonomikoenpresariala oinarrizkotzat hartzen ez denean, eraentza pribatu hori izango da aukera bakarra.
5. HERRI ZERBITZUAK KUDEATZEKO ERAK Prestazio edota herri zerbitzu jarduera Zuzenbide publikoko eraentzan bete ahal izango du Administrazioak, baita bere erakunde pribatuak erabilita ere. Lehenengo kasuan, Administrazioak zuzenean edota norbanakoen bidez kudeatuta eman ditzake zerbitzuak; eta, horrenbestez, pribatizatu egingo da kudeatzeko era. Baina pribatizazio horrek ez dakar Zuzenbide pribatura jo beharrik; Zuzenbide publikora jo beharra dakar, esate baterako, zerbitzuen kudeaketa kontratura nahiz berorren modurik ohiko eta arruntenera: administrazio emakidara. Toki Eraentzaren Oinarriei buruzko Legeak modu sistematikoan arautzen ditu kudeatzeko modu horiek guztiak. Izan ere, lege horrek herri zerbitzuen kontzeptu zabala du oinarri, eta kontzeptu horrek, berriz, bere barru hartzen ditu bai eginkizunak eta bai prestazio jarduera bera ere («tokiko herri zerbitzuen bidez, toki erakundeen eskumenekotzat jotzen diren helburuak lortuko dira»); halaber, lege horrek agintzen duenez, tokiko herri zerbitzuak zuzenean nahiz zeharka kudeatu ahal izango dira, agintea erabiltzea dakartenak izan ezik, horiek zuzenean baino ezin izango dira kudeatu eta (85. art.).