Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 60

448

RAMON PARADA

duen printzipio hutsa—, eta eskubide hori auzitegietan eskatu ahal izango da, baina ez babes errekurtsoa erabilita (GARRIDO). Ekonomi ekimeneko ahalmen publikoa aplikatuz, eta toki erakundeei oinarrizko zerbitzu batzuk utzi ondoren (ur hornidura eta arazketa; hondakinen bilketa, tratamendua eta aprobetxamendua; gas eta berokuntza hornidura; hiltegi, merkatu eta lonja nagusiak; bidaiarien herri garraioa; heriotza zerbitzuak), Toki Eraentzaren Oinarriei buruzko Legearen 86.3. artikuluak hau­ xe esaten du: «Estatuak eta autonomi erkidegoek, euren eskumenen eremuan eta legearen bidez, erreserba bera egin ahal izango dute beste zenbait jarduera edota zerbitzutarako»; horrela, eztabaidan jartzeko moduko eskumena aintzatesten die autonomi erkidegoei arlo horretan, ze sektore pribatu eta publikoaren arteko muga desberdinak —tokian tokikoak— jartzeko arriskua sortzen da. Legearen bidez egindako mugaketa horren barruan, eta Konstituzioaren 128.2. artikuluaren arabera, toki erakundearena izango da jarduera ekonomikoak gauzatzeko ekimen publikoa; ekimen hori egikaritzeko, toki erakundeak neurri hori egokia dela egiaztatu beharko du; bestalde, monopolioaren bidez gauzatzen bada jarduera, Korporazioko osoko bilkurak ezezik, autonomi erkidegoko gobernu organoek ere onespena eman beharko dute.

4. ENPRESA HUTSEZKO JARDUERA PUBLIKOA Ekimen ekonomiko publikoa, dena dela, ez da bakarrik oinarrizko zerbitzuen titulartasuna edukitzea, nahiz eta monopolio moduan eduki; ekimen hori jarduera ekonomikoaren edozein arlotara ere heda daiteke —ekimen pri­ batuaren baldintzetan bada ere—, eta ez du sorospidekotasun araurik bete beharrik izango. Izan ere, arau horren bidez, eta enpresak sortzeko ekimen publikoa gauzatu nahi izanez gero, lehen beharrezkoa izaten zen ekimen pri­ batuaren ezgaitasuna frogatzea, ad hoc egindako espediente bat erabilita (Ekonomi eta Gizarte Garapenerako Plana onetsi zuen 194/1963 Legearen 4.2. art.); halaber, ekimen horrek ez du zertan gauzatu udalekotze edo probintzializazio prozedurarik, Toki Korporazioen Zerbitzuei buruzko 1955eko Araudiko prozedurarik, hain zuzen. Bestalde, herri administrazioek egindako ekonomi edota enpresa jarduera guztiak ez dira herri zerbitzuak izango. Egin­eginean ere, herri administrazioek gauzatzea ezinbesteko betekizuna izango da jarduera hori herri zerbitzutzat jotzeko, baina ez da nahikoa izango: zerbitzua oinarri­oinarrizkoa izan beharko da, bere titulartasuna Administrazioari uzteko. Hori dela eta, herri zerbitzu jardueraren objektu diren jarduera ekonomiko horiek alde batera utzita, esan daiteke jarduera ekonomiko hutsak ere


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.