446
RAMON PARADA
Autore batzuek diotenez, azaldutako desberdintasun hori, funtzio publikoen eta herri prestazio edo zerbitzuaren artekoa alegia, oinarrioinarrizkoa da oraindik ere. Horien iritzian, funtzio publikoen titularra Estatua da, eta zerbitzuen eskumena, berriz, Estatuak bereganatu egiten du, arrazoi tekniko, ekonomiko nahiz gizartekoak direlaeta; baina norbanakoek kudeatu egin ahal dituzte zerbitzuok, emakidaren teknika erabilita (herri zerbitzuen emakidadunak). Prestazio edo herri zerbitzu jarduera eta eginkizun subirano bereizketa horren aplikazio batek garrantzi handia izan du enplegu publikoaren eremuan, ze funtzionario izaera duten langileei bakarrik utzi zaie eginkizun subiranoak egikaritzeko aukera: «funtzio publikoak izango dira —dio Toki Eraentzaren Oinarriei buruzko Legearen 92.2. artikuluak—, agintaritza egikaritzea dakartenak, fede publikoa eta manuzko lege aholkularitza behar dutenak, ekonomiafinantzazko nahiz aurrekontuko kudeaketa kontrolatu eta fiskalizatzekoak, kontabilitate nahiz diruzaintzari buruzkoak eta, oro har, lege horiek garatzean, funtzionarioei uzten zaizkien guztiak, objektibotasuna, alderdigabetasuna eta independentzia bermatzeko eginkizuna gauzatzean; funtzio horiek funtzionarioen Estatutuari loturiko langileek bakarrik gauzatu ahal izango dituzte».
3. PRESTAZIO EDO HERRI ZERBITZU JARDUERAREN ETA JARDUERA PRIBATUAREN ARTEKO MUGAK Eginkizun subiranotzat harturiko jardueren eta uti singuli herri zerbitzu izan ahal direnen arteko bereizketa hori, dena dela, krisian dago nolabait; egineginean ere, orain arte subiranotasunaren eginkizuntzat hartu izan diren jarduerak pribatizatzeko joera dago gaur egun; Estatuak, bestalde, aukera ematen die norbanakoei jarduera horiek gauzatzeko, ikusten baitu sektore publikoa ez dela gauza betiko eginkizun subiranoak eragingarritasunez kudeatzeko. Horixe gertatzen da ordena publikoarekin edota justizia zibilarekin: ordena publikoa pribatizatu egin da, segurtasun enpresak erabilita, eta justizia zibilaren ordez, berriz, tartekaritza pribatura jotzeko ohitura dago —izan ere, presondegi zerbitzuak sektore pribatura ekarri nahi izan dira zenbait herritan, norbanakoei egindako emakiden bidez zeharka kudeatu ahal izateko—. Hortaz, oso zaila da irizpide materialik ezartzea berez zeintzuk diren herri jarduerak zehazteko, edota zeintzuk utzi behar zaizkion norbanakoen ekimenari. BENOITek dioenez, erregimen liberalak ekimen pribatuari uzten dizkio prestazio jarduera guztiak, baldin eta prezioa ordaintzeari eragin eta errentagarriak badira; eta sektore publikorako uzten ditu, berriz, preziorik sortu ez eta errentagarritasun urria duten jarduerak, edota batere errentagarritasunik