Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 57

PRESTAZIO EDO HERRI ZERBITZU JARDUERA

445

rekin gertatu den bezala, jarduera mugatzaile adierazmoldeak ordeztu baitu gutxika­gutxika—; edota, behintzat, bata zein bestea erabili ahal izatea —GA­ RRIDOk egiten duen bezala—. Horrela, parekatu egingo dira prestazio eta herri zerbitzu jarduera adierazmoldeak. Baina, zein da prestazio edo zerbitzu jarduera horren definizio hertsia? Administrazio legeriak ez du definizio orokorrik jorratzen; hala ere, aditzera ematen du egon badagoela, eta osagai batzuk zerrendatzen ditu, herri zerbitzuen kudeaketa kontratuaren aplikazio eremua mugatzeko. Hain zuzen, horixe da Estatuaren Kontratuei buruzko Araudiaren 196, 197 eta 198. artikuluek egiten dutena; horietatik ateratzen denez, herri zerbitzuaren eraentzak — herri zerbitzutzat ezarrita eta definituta egon beharko da aurretiaz, norbanakoei eman baino lehen— ondoko ezaugarriak izango ditu: 1) Ahalmen subiranoen egikaritzarik ez ekartzea. 2) Jarduera argitaratzea, hau da, «beren beregi adierazita egotea Estatuak bereganatu egiten duela jarduera hori»; era berean, administratuentzako prestazioen norainokoa zehaztu beharko da. 3) Jarduera edota zerbitzuak eduki ekonomikoa izatea, enpresari pribatuek ustiatu ahal izateko.

2. PRESTAZIO JARDUERA ETA FUNTZIO PUBLIKO SUBIRANOAK Lehenengo ezaugarriari dagokionez, hau da, prestazio edo herri zerbitzu jarduera eta eginkizun subirano kontzeptuen arteko muga zehazteari dagokionez, esan behar da horixe izan dela Italiako autoreen kezka nagusia. Hona hemen autore horiek prestazio jarduera edo herri zerbitzu jarduera hertsiari buruz emandako definizioa: subiranotasun kontzeptuarekin zerikusirik ez duen jarduera material edota teknikoa da, uti singuli egindako jarduera, hau da, era pertsonalizatu eta neurkorrean egindakoa —esate baterako, garraioa, osasuna, irakaskuntza eta abar—. Bestalde, eta honexek bereizten ditu prestazio jarduera eta funtzio publiko subiranoak, Konstituzioak berak ahalbideratzen du norbanakoek ematea jarduera hori; eta eman ere, bai Administrazioaren eskuordetu edo emakidadun legez edota bai arau hertsi batzuei lotuta emango dute —arau horiek arlo osoa herri zerbitzukotzat definitzean sortuko dira—. Aitzitik, funtzio publiko subiranoak —ZANOBINIren zerrendan: defentsa, polizia, zergak ezartzea eta plangintza— uti universi emandako administrazio jarduerak dira, modu orokor eta neurgaitzean emandakoak alegia; eta horietan, bestalde, ezin izango da jarduera pribatu lokaberik egon, ezta emakida teknikak daraman eskuordetzaren bidezkorik ere.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2) by elkarmedia - Issuu