Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 51

ADMINISTRAZIOAREN SUSTAPEN JARDUERA

439

9. DIRULAGUNTZA EUROPAKO ERKIDEGOEN ZUZENBIDEAN Espainia Europako Erkidegoetan sartzearen ondorioz, zenbait debeku eta muga erantsi zaizkio bere antolamendu juridikoari; hain zuzen ere, Estatukide bakoitzaren politika pizgarriari ezartzen zaizkionak, Estatu horietako enpresen arteko elkarlehia errazteko. Horrez gain, Europan sartzearen ondorioz, Espainiak dirulaguntzen politika zehatza kudeatu behar izan du Erkidegoaren izenean, Erkidego horretako araudiak eta gidalerroak beteta. Laguntza ekonomikoak jasotzeko debekua, berriz, Europako Ekonomi Erkidegoko Tratatuaren 92. artikuluko aginduan oinarritzen da; artikulu horrek dioenez, «Tratatu honetan ezarritako salbuespenak kenduta, Merkatu Batuan ezin izango dira Estatuak emandako laguntza guztiak erabili —Estatukideen arteko salerosketak ukitzen dituztenean—, ezta Estatuetako baliabideen bitartez emandakoak ere, baldin eta enpresa edo ekoizpen zehatzak babestu eta elkarlehia faltseatzen badute». Halaber, Europako Ikatz-Altzairuaren Erkidegoari buruzko Tratatuaren 92.1. artikuluak xedatzen duenaren arabera, «Ikatz-Altzairuaren Merkatu Batuan ezin izango dira erabili eta, ondorioz, abolitu eta debekatu egingo dira Erkidegoen barruan, Tratatu honetan ezarritako baldintzetan debekatu ere; … c) Estatuek erabakitako dirulaguntzak nahiz laguntzak, edota eurok ezarritako zama bereziak, edozein egitura dutela ere…». Enpresa bati edo enpresa talde bati emandako dirulaguntzak, bestalde, Europako Erkidegoak ezarritako debeku hori urratzen duela jotzeko, hiru baldintza bete beharko dira: Lehenengo eta behin, beharrezkoa izango da laguntza ekonomikoa izatea. Adierazmolde hori oso zabala da, baina Europako Erkidegoaren Justizi Auzitegiak zehaztu duenez (1961eko otsailaren 23ko epaia), dirulaguntza dirutan edo in natura emandako prestazioa izango da, enpresa batek irauteko itundutakoa —nolanahi ere, erosle edota erabiltzaileak ordaindu egin beharko ditu enpresa horrek sortzen dituen ondasun eta zerbitzuak—; baina, «laguntza dirulaguntza baino kontzeptu zabalagoa da; izan ere, prestazio positiboak ezezik —dirulaguntzak—, pizgarriak ere beraren barru hartzen ditu —pizgarri horien bidez, edonolakoak izanik ere, arindu egiten dira enpresen aurrekontuak kargatzen dituzten zamak; eta, horren ondorioz, dirulaguntzak ez badira ere, dirulaguntzaren izaera eta ondoreak izaten dituzte»—. Beraz, EEEko Tratatuaren debekuan ez dira bakarrik dirulaguntzak eurak edota laguntza zuzenak jasotzen; zerga eta tasen salbuespenak, interes-hobariak, ondasunen hornidurak eta abar ere jasotzen dira. Erkidegoko Batzordearen ustez ere (1963ko ekainaren 30eko erantzuna), ondokoa sartuko da laguntzen


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.