ADMINISTRAZIOAREN SUSTAPEN JARDUERA
437
d) Erakunde laguntzaileek eta onuradunek betetzen ez dutenean, dirulaguntza jasotzearen ondorioz jartzen zaizkien baldintzak. Azkenik, zatikako itzulketaren kasua ere badago: dirulaguntzaren zenbatekoa egin beharreko jarduerarena baino handiagoa denean, jardueraren kostuaren gaindikina bakarrik itzuli beharko du onuradunak.
8. KONTROLA ETA ZEHAPENAK Toki Korporazioen Zerbitzuei buruzko Araudiak eta Aurrekontuei buruzko Lege Orokorrak ezartzen dutenez, dirulaguntzaren onuradunak kontrolatu beharra egongo da, nolabait; horretarako, diru jasotzaileek bidezkotu egin beharko dute, Ogasun Ministerioan bidezkotu ere, ondo erabiltzen ari direla jasotako fondoak —azken baten, kontuak eman beharko dizkiote Kontu Auzitegiari, Kontu-hartzailetza Nagusiaren bidez—. Auzitegi horrek egin beharreko fiskalizazioari dagokionez, laguntza horien jasotzaileak kontu-emaletzat hartuko dira (Aurrekontuei buruzko Lege Orokorraren 128. eta Kontu Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren 4. art.ak). Hala ere, dirulaguntzen onuradunei Estatuak egindako kontrol modu hori aplikatzearen arrazoia ez da fondo publikoek, ondare pribatuan sartu ondoren ere, publiko izaten irautea. FERNÁNDEZ FARRERESek eta MARTÍN RETORTILLOk, S.k, adierazi dutenez, halakoetan jasotzaileen jarduera bihurtzen da publiko, ez besterik, eta jarduera hori herri erakundeen jarduerarekin parekatzen da; horrenbestez, Kontuhartzailetza Nagusiak eta Kontu Auzitegiak egindako fiskalizazioak, diruz lagundutako jardueraren legezkotasuna ezezik, jarduera horren eragingarritasuna, erabilgarritasuna eta ahalik eta merkeen izate hori ere aztertuko ditu. Ondorioz, fiskalizazio horrek herri diruaren erabilera onak duen fiskalizazioaren bide formalei jarraitu beharko lieke; bide horiek Gorte Nagusiei uzten diete kontrol eginkizunak gauzatzeko ardura, eta kontrol hori, berriz, Kongresu eta Senatuak osaturiko Batzorde Misto iraunkor baten bidez egikaritzen da, legegile izaerarik gabeko batzorde baten bidez alegia. Aipatzekoa da, Batzorde horrek jarduteko dituen arauek (Ganbara bien Mahaiaren ebazpen baten bidez onetsiak, 1983ko apirilaren 8an) hauxe diotela: batetik, Kontu Auzitegiaren irizpena baino ez dela kontutan hartzen espedientea ebazteko eta, bestetik, ez dagoela onuradun interesatuen entzunaldirik. Horrek Konstituzioaren 24. artikulua urratzen du, baina Konstituzio Auzitegiak onartu egin du 1984ko azaroaren 7ko autoan. Burutu behar izaten dituzten fiskalizazioen kautelazko neurritzat, fiskalizazio edota kontrol eginkizunak dituzten agenteek agindua eman ahal izango