Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 47

ADMINISTRAZIOAREN SUSTAPEN JARDUERA

435

ondorioz, edota beste organo batzuek egindako eskaera arrazoituan oinarrituta —ikuskapen ahalmendun zein ahalmen gabeko organoek egindakoan—, eta bai salaketaren baten ondorioz ere. Halaber, prozedura tramitatzean bermatu egingo da interesatuak entzuna izateko duen eskubidea. Prozedura hasi eta hurrengo sei hilabeteetan ez bada berariazko ebazpenik eman, zenbatzen hasiko da Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 43.4. artikuluan ezarritako iraungitasun epea —horretarako, kontutan hartuko dira interesatuei egotzi ahal zaizkien kariengatik gertatutako geldiarazpenak—. Bestalde, administrazio urratzeak izan daitezkeen egitateen ondorioz hasi bada itzulketa prozedura hori, egitate horiek organo eskudunari ezagutaraziko zaizkio, horrek zehapen prozedura egokia has dezan. Azkenik, dirua itzuli egin behar dela erabakiz gero, Aurrekontuei buruzko Lege Orokorraren testu bateginak agindutakoaren arabera —1.091/1988 Legegintzazko Errege Dekretuak onetsitako testua— egingo da itzulketa.

7. DIRULAGUNTZA HARREMANEN EDUKIA. ONURADUNAREN BETEBEHARRAK. DIRULAGUNTZAK ALDATU, EZEZTATU ETA ITZULTZEA Dirulaguntzaren onuradunak «fondo publikoak jasotzea bidezkotu zuen jarduera gauzatu beharko du, edota legebidezko egoeran egon, laguntza hori jasotzeko»; eta beraren betebehar nagusia «jarduera hori egitea edota dirulaguntza ematea dakarren jokabidea gauzatzea» izango da, zalantzarik gabe; horretarako ere, betebehar erantsi batzuk izango ditu: a) Ondokoa egiaztatzea erakunde emale edota laguntzaileari: jarduera egin dela edota jokabide horri jarraituko zaiola, baita laguntza ematea nahiz gozatzea dakarten betekizun eta baldintzak bete izana ere. b) Emandako dirulaguntza nahiz laguntzei eta Kontu Auzitegiaren legerian ezarritakoei dagokienez, Erakunde emale edo laguntzaileak egin beharreko egiaztatze jarduerak jasatea; eta, behar izanez gero, Estatuko Administrazioaren Kontu­hartzailetza Nagusiak egin behar dituenak ere bai. c) Nazioko edo nazioarteko edozein administrazio nahiz herri erakundetatik helburu baterako jaso diren laguntza nahiz dirulaguntzen berri ematea erakunde emale edota laguntzaileari. Administrazioak, berriz, konprometaturiko fondoak igortzeko betebeharra izango du. Betebehar hertsia eta gauzatu beharrekoa izango da, baina aurrenik gainditu egin beharko dira borondatetasun, prekarietate eta inoizkakotasun


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2) by elkarmedia - Issuu