Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 43

ADMINISTRAZIOAREN SUSTAPEN JARDUERA

431

zailtasunik zuenik, hau da, lan horretan beharrezko zutenik beste zenbait herri erakunde nahiz erakunde pribatu adituren laguntza. Baina gero, beste ulerkera irekiago bat nagusitu da; ulerkera berri horren arabera, nahitaezkoa da beste zenbait herri erakunde edo erakunde pribaturen arteko elkarlana, kontutan hartuta, eginkizun zailak direla dirulaguntzak ematea eta, ondoren, jarduera kontrolatzea —gero eta dirulaguntza gehiago ematen baita—. Horrela, Aurrekontuari buruzko Legeak (1991ko eraldaketa) Administrazioaren sustapen jarduera zeharka kudeatzeko aukera ematen du, ondokoa ahalbideratuta: «herri fondoak onuradunei erakunde laguntzaile baten bidez eman eta bermatzeko ezartzea, dirulaguntza edota laguntzak arautzeko oinarrietan». Horretarako, Estatuko sozietateak eta Zuzenbide publikoko korporazioak izan daitezke laguntzaile, baita Zuzenbide publikoko erakundeen babesa duten fundazioak eta ezarritako kaudimen nahiz eragingarritasun baldintzak betetzen dituzten pertsona juridikoak ere (81.5. art.). Erakunde laguntzaileak, bestalde, dirulaguntza ematen duen erakunde edo organismoaren izenean eta berorren pentzutan jardungo du, dirulaguntza nahiz laguntzari dagokion guztian, nahiz eta dirulaguntza hori beraren ondarearen zati ez izan. Erakunde horren betebeharrak hauexek izango dira: a) Jasotako fondoak onuradunei ematea, dirulaguntza edo laguntza arautzen duten xedapenetako irizpideen arabera. b) Emate horretarako ezarri diren baldintzak bete egiten direla eta eragingarriak direla egiaztatzea. c) Jasotako fondoen erabilpena bidezkotzea erakunde emaleari eta, beharrezkoa izanez gero, onuradunek ekarritako bidezkotze agiria ematea. d) Erakunde emaleak fondo horien kudeaketari dagokionez egin ditzakeen egiaztatze jarduketak jasatea, eta Estatuko Administrazioaren Kontuhartzailetza Nagusiak finantzak kontrolatzeko egindakoak ere bai, baita Kontu Auzitegiak egindako prozedura fiskalizatzaileak ere.

6. DIRULAGUNTZAK EMATEKO PROZEDURA Lehenago esan dugun bezala, Aurrekontuei buruzko Lege Orokorrak (81. art.) publizitate, pilatze eta objektibotasun printzipioen menpe jarri zuen dirulaguntzak ematea, baita gainerako zenbait arau eta printzipioren menpe ere; arau zein printzipio horiek nagusitu egin behar dira, eta zuzendu egin behar dute dirulaguntza publikoak emateko prozedura —abenduaren 17ko 2.225/1993 Errege Dekretuak onetsitako prozedura—. Araudi horrek honela definitzen du dirulaguntza, orain arte azaldutako kontzeptuarekin bat etorriz: «fondo publikoekin egindako dohainezko erabilpen guztiak dira dirulaguntzak,


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.