Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 42

430

RAMON PARADA

baliogabea izan arren, dirulaguntza epaiketa baten eskatzeko modukoa izango da, bai bere kontratu izaeran oinarrituta (1978ko martxoaren 30eko epaia), bai Administrazioak zerbitzua behar bezala ez ibiltzeagatik duen ondarezko erantzukizuna aipatuz; izan ere, diruaren tranpa erabilita, Administrazioak modu ezegokian sartu du norbanakoa jarduera baten (Estatuko Administrazioaren Eraentza Juridikoari buruzko Legearen 40. art.). Arriskua Administrazioaren eta norbanakoaren artean jasan beharra ezartzen duen printzipioaren arabera, berriz, dirulaguntza ez da dohaintza izango; hau da, dirulaguntzak ez du arriskutik aske utziko onuraduna, ezta lagundutako jarduerari zenbait ekarkin egin behar izatetik ere. Hori dela eta, «dirulaguntzaren zenbatekoa ez da iritsi beharko onuradunak egin beharreko jardueraren kostura; eta ezin izango da kostu horretara iritsi, ez bera bakarrik kontutan hartuta, ez beste zenbait herri administrazioren dirulaguntza edota laguntzekin batera zenbatzen denean, edota beste erakunde publiko nahiz pribatuek egindakoekin batera —naziokoak nahiz atzerrikoak—» (Aurrekontuei buruzko Lege Orokorraren 81.8. art.).

5. DIRULAGUNTZAK EMATEKO ESKUMENA. ZEHARKAKO KUDEAKETA Herri laguntza eta dirulaguntzak emateko organo eskuduna osoko bilkura izango da, edota toki korporazioen burua, eta bataren zein bestearen antolakuntza xedapenetan ezarritako eskumen banaketaren arabera egingo dute, eskumen hori ez baitzaio beren beregi eratxikitzen ez batari ez besteari (Toki Eraentzari buruzko Oinarri Legearen 18, 20, 33 eta 34. art.ak). Bestalde, autonomi erkidegoetan gobernu kontseiluak eta sailak izango dira organo eskudunak, beti ere, erkidego horietako antolakuntza xedapenetan ezarritakoaren arabera. Estatuko Administrazioan, berriz, Ministerio sailetako titularrek eta erakunde autonomiadunetako buru edo zuzendariek izango dute eskumena; baina edozein kasutan ere, euren eskumenaren eremuaren barruan eta aurrekontuan izendatuta egonez gero. Hala ere, dirulaguntzak emateko, beharrezkoa izango da Ministroen Kontseiluaren eskuespena, onetsi beharreko gastua 2.000 milioi pezeta baino gehiagokoa denean (Aurrekontuei buruzko Lege Orokorraren 81.3. art., 1991ko Aurrekontuetarako Legeak egindako idazkeraren arabera). Orain arte, sustapen jardueran eskumena izatea beti ulertu izan da Administrazioaren organoek zuzenean egikaritzeko duten eskumena bailitzan; izan ere, fondo publikoak administratuentzat erabiltzea eta aginte eginkizunak egikaritzea oso lotuta egoteak bidezkotzen zuen hori —batez ere, dohain gisako erabilpena zenean—; bestalde, ez zen uste jarduera horrek aparteko


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2) by elkarmedia - Issuu