Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 36

424

RAMON PARADA

edota ezer irabazteko asmorik izan ez eta gizarte ekintzak egiten diharduten erakunde, organizazio nahiz elkarteek eskatuta. Hala ere, ezin izango da interesatuak eskatutako espedienterik tramitatu (apirilaren 22ko 407/1988 Errege Dekretua eta 1989ko apirilaren 17ko Agindua).

Aldiz, kondekorazio militarrak ematea egintza arautua izaten da oinarrian; eta jokabide ona izateagatik, Ejerzituetan gelditzeagatik (San Hermenegildoren Gurutzea) edota gertaera zehatz batzuengatik ematen direnean (aberriari eskaini zaionagatik jasotako domina), kondekorazio horiek arauketa xeheak izaten dituzte. Gauza bera gertatzen da egintza gomutagarriak burutzeagatik ematen diren kondekorazioen kasuan, aurkakotasunezko espedientean gauzatzen baitira (Domina Militarra, San Fernandoren Gurutze Ereinoztaturikoa etab.). Halaber, ikasteko bekak ematea ez da inondik inora ere zuhurtziarakoa izango; beka horiek oso arauketa zehatza izaten dute. Zientzia eta literaturari buruzko sariak ere ez dira zuhurtziarakoak izango; ospedun pertsonek osatutako batzordeek proposatu beharko dute horiek ematea. Azkenik, jarduera ekonomikoak sustatzeko bultzagarri ekonomikoak ematen direnean, orduan ere ezin izango da esan zuhurtziarakotasunik dagoenik; eta, eurei lotuta egonik, izaera juridikoa duten onuretan ere ez, esate baterako, derrigorrezko desjabetzapenaren onura dagoenean. Aurreko kasu guztietan —batzuetan oso zaila bada ere—, baloratu egin ahal izaten dira pilaturiko egitatezko inguruabarrak, eta epaileak berak kontrolatu ahal izaten du bultzagarri horiek noiz eman eta noiz ukatzen diren. Hori dela eta, esan daiteke horiek berari aintzatetsiak izateko eskubidea duela norbanakoak. Hementxe dugu tesi horren aldeko argudio bat —aldi berean, bultzagarri ekonomikoak aintzatesten dituzten akordioen kontratu izaeraren aldeko argudio ere bada—: herri zerbitzuen kudeaketa kontratuaren prestaketa, adjudikazio eta ondoreei buruzko arauak aplikatzen zaizkiela —modu ordeztailean— «zenbait elkarlan hitzarmeni, baldin eta hitzarmenok, Gobernuaren eskuespena dela bide, Administrazioak norbanakoekin egindakoak badira, herri intereseko jarduera ekonomiko pribatuak sustatzeko egindakoak, hain zuzen» (Estatuaren Kontratuei buruzko Araudiaren 2 eta 3. art.ak).

3. PIZGARRI EKONOMIKOAK Lehenago esan den bezala, gaur egun pizgarri ekonomikoek garrantzi handia dute sustapen neurrien artean, hain justu ere, norbanakoen jarduera interes orokorreko helburuetara bideratzeko erabiltzen diren sustapen neurrien artean. MARTÍN RETORTILLOk, S.k, adierazten duenez, neurri horiek «ekimen


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.