Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 34

422

RAMON PARADA

egunera arte heldu dira, eta birmoldatzeari nahiz berrindustrializatzeari buruzko ekainaren 26ko 27/1984 Legean jasota daude. Beraz, gaur egun guztiz legebidezkoa da eskuhartze modu hori. 1978ko Konstituzioak berak ere manu askotan aipatzen du Administrazioaren sustapen jarduera «Administrazioak jarduteko duen eretarikoa bailitzan, jardute horrek uki ditzakeen sektore guztiei dagokienez» (MARTÍN RETORTILLO, S.). Horrela, Konstituzioak hauxe adierazten du, gizarte eta ekonomi politikaren printzipio aztertzaileak ezartzen dituenean: «herri botereek osasun hezkuntza, hezkuntza fisikoa eta kirola sustatuko dituzte (43.3. art.), baita kontsumitzaileen erakundeak (51.2. art.), kooperatibak (129.2. art.) eta abar ere». Beste batzuetan, Estatuaren zein autonomi erkidegoen eskumen berezitzat aipatzen du jarduera hori: «ikerkuntza zientifiko eta teknikoaren sustapena eta koordinazio nagusia» (149.1.15. art.) eta «Erkidegoaren garapen ekonomikoaren sustapena» (148.1.13. art.), hurrenez hurren. Konstituzio osteko legeriak ere teknika hori erabili du; eta, lehen aipatu dugun birmoldatze eta berrindustrializatzeari buruzko legea ezezik, badira aipatzeko moduko beste zenbait lege ere: abuztuaren 2ko 29/1984 Legea, «kazetaritza enpresen eta albiste agentzien jarduera sustatzeko laguntza ekonomikoak arautzeari buruzkoa»; uztailaren 19ko 26/1984 Legea, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileak Defendatzeari buruzkoa; Historia eta Arte Ondareari buruzko 13/1985 Legea; uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, hezkuntzarako eskubidea arautzen duena, etab.

2. SUSTAPEN JARDUERAREN MODUAK Sustapen bideak sailkatzeko irizpiderik onena objektuarena da. Irizpide horren arabera, ondoko neurriak bereizten dira —sustatu nahi diren ekintzen jarduleei ematen zaizkien hobariak kontutan hartuta bereiztu ere—: ohorezko neurriak, esate baterako, kondekorazio zibil nahiz militarrak, noble tituluak, titulu eta kalifikazio akademikoak (bikainak, ohorezko matrikulak, gorespen edo laudeak etab.); neurri ekonomikoak, adibidez, primak, dirulaguntzak, zergarinketak etab.; eta juridikoak, esaterako, derrigorrezko desjabetzapenaren pribilegioa, meatzeak edo lurpeko urak aurkitu dituztenentzako emakidak eta abar. JORDANA DE POZASek dioenez, pizgarri horiek gizakiaren jarduketari eragiten dioten bultzagarri psikologikoak ukitzen dituzte (ohorea edo harrokeria, aprobetxamendua eta eskubidea), eta euren eragingarritasuna aldatu egiten da balore kulturalen bilakaeraren arabera; esaterako, bistakoa da ohore pizgarriek eragingarritasun eskasa dutela, gaur egun, pizgarri ekonomikoen aldean, baita azken horiek gero eta garrantzi handiago dutela ere.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2) by elkarmedia - Issuu