Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 349

ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIBIDE JURISDIKZIOA

737

eta deialdi berri bat egin behar izatea mugabarru horretan, edota beste hautapen bat egin behar izatea, toki korporazio bateko presidentearen kasuan; hiru hilabeteko epea egongo da bata nahiz bestea egiteko. Edozein kasutan ere, deuseztasuna ez da bidezkoa izango hauteskunde prozeduraren akatsa erabakigarria ez denean hautapenaren emaitzarako, ezta baliogabetzen denean ere sekzio bateko nahiz batzuetako bozketa, baldin eta baliogabetze horrek aldatzen ez badu azken emaitza. Ezin izango da auzibide errekurtsorik egin gai horri buruzko epaien aurka, ez arrunt ez apartekorik, argitasunezko errekurtsoa salbu.

16. BABES ERREKURTSOA OINARRIZKO ESKUBIDEAK ZAINTZEKO Abenduaren 26ko 62/1978 Legeak, Oinarrizko Eskubideak Jurisdikzioan Babesteari buruzkoak —Konstituzioa sendetsi aurreko egunean egin zen—, auzibide zibil eta zigor auzibideen pareko Administrazioarekiko auzibidea egituratu zuen ondoko eskubideak babesteko: adierazpen, batzartze nahiz elkartze eskubideak, postatrukearen askatasun zein sekretu eskubidea, erlijio eta egoitza askatasun eskubidea, egoitzaren hautsiezintasun eskubidea, legez aurkako atxiloketetan babes juridikoa izateko eskubidea eta, oro har, ordena publikoaren arloan ezarritako zehapenetatik babesteko eskubideak. Gero, 342/1979 Legegintzazko Dekretuak ondoko eskubideetara zabaldu zuen legearen babes eremua: ohorerako, norbere eta senitarteko intimitaterako, norbere irudirako, telefono nahiz telegrafo bidezko berriemateak sekretuak izateko, nazioko lurraldetik modu askean ibiltzeko, Espainiatik legearen arabera irten nahiz bertara sartzeko, katedra askerako eta sindikatu askatasunerako eskubideetara. Halaber, Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren bigarren xedapen iragankorrak, 2, ezarrita dauka Administrazioarekiko auzibide arrunta joko dela, edota 62/1978 Legean egituraturiko auzibidea, babes errekurtsoaren aurretiazko judizio bidetzat, harik eta Konstituzioaren 53.2. artikuluak xedaturikoa garatu arte; hortaz, auzibide horien eremua hedatu egingo da konstituzio manu horrek aipaturiko eskubide eta askatasun guztietara. Auzibide horrek administrazio interdiktu antzekoa izan nahi du, presa eta sumariotasun printzipioetan oinarriturikoa, eta ondoko ezaugariak izango ditu: errekurtsoa egiteko betekizunak ezabatzea, Fiskaltzak esku hartzea, aurkaraturiko egintza eteteko erraztasuna egotea eta epeak laburtzea auzibide arruntari dagokionez. Izan ere, errekurtso horiek egiteko ez da zertan birjarpenezko errekurtsorik jarri, ezta bestelako aurretiazko administrazio errekurtsorik ere; eta, egin ere, aurkaraturiko egintza jakinarazi eta hurrengo hamar egunetan egingo dira,


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.