734
RAMON PARADA
buruzko Lege Organikoaren 18. artikuluak berriro adierazten duenaren arabera eman ere. Hauexek dira eten edota ez betearazteko kariak: 1.Ordena publikoari kalte larria eragiteko arriskua izatea; 2. Beste potentzia batekin gerra sortzeko benetako arriskua egotea, epaia betetzekotan; 3. Nazioko lurraldearen osotasuna haustea; 4. Kalte larria eragitea Herri Ogasunari. Nolanahi ere, etetea edota ez betearaztea ezin izango dira Ogasunaren kalte larrian oinarritu zenbateko bat ordaintzeko kondena dagoenean; baina, halakoetan, uste izanez gero epaia betearazteak kalte larriak eragingo dizkiola Herri Ogasunari, Ministroen Kontseiluak —Estatu Kontseiluaren irizpena entzundakoan— ordaintzeko modurik egokiena aukeratu ahal izango du Herri Altxorrari kalterik gutxien egiteko eran betearazteko epaitza; gero, berriz, auzitegiari jakinarazi beharko dio ordaintzeko modu hori, Estatuko abokatuaren bidez jakinarazi ere, eta auzitegi horrek ebazpena eman beharko du, alderdiak entzun ondoren, epaia betearazteko moduari buruz. Ordainketa zatitzea edota atzeratzea ekarriz gero epaitza betearazteak, berandutza korritua ordaindu beharko da legezko tasan (Jurisdikzioari buruzko Legearen 105. art.).
Epaia derrigorrez betearazteko, bestalde, beharrezkoa izango da bi hilabeteko epe hori igarotzea, hau da, auzitegiak epaia jaso eta bi hilabete igarotzea Administrazioak epaitza eten nahiz ez betearazteko agindu barik, edota bertan jasotako neurriak hartu gabe. Halakoetan, betearazi egingo da epaia, baina Administrazioaren agenteek erantzukizun pertsonala eta zuzena izango dute horretan. Auzitegiak, bestalde, autoetan jaso arte guztiz betearazita dagoela epaia, edota erabat eragingarriak direla kasu bakoitzerako adierazi diren kalteordainak, neurri egoki guztiak hartuko ditu —alderdiek eskatuta— betearazte hori bultzatu eta eragiteko (Jurisdikzioari buruzko Legearen 105.6 eta 110. art.ak). Edozein kasutan ere, sei hilabete igaroz gero epaiari buruzko datuak jaso nahiz kalteordaina finkatu denetik, eta oraindik ere zehaztu barik badago epaia, edota eman gabe kalteordaina, auzitegiak bidezko neurri guztiak hartuko ditu —alderdiek esan beharrekoa entzundakoan— agindutakoa bete arazteko, eta norainoko errua dagoen adieraziko du desobedentzi delituari dagokionez (109 eta 110.2. art.ak).
15. AUZIBIDE BEREZIAK Administrazioarekiko Auzibide Jurisdikzioari buruzko Legeak auzibide berezi izenekoak arautzen ditu, auzibide arrunten ostean. Auzibide berezi horien bidez, bestalde, ondoko gatazkak judiziotaratzen dira: langileen arlo-