Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 343

ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIBIDE JURISDIKZIOA

731

inoiz ere egin, bost urte igaro badira errekurtso hori eragin duen epaia argitaratu denetik. Berrikuspena eskatzen duen idazkiarekin batera, hamabi mila pezeta jarri direla gordailuan bidezkotzen duen agiria ere aurkeztu beharko da. Hori aurkeztutakoan, auzitegiak autoak eskatuko ditu, eta auzilari guztiak epatzeko aginduko, berrogei egun baino lehen ager daitezen. Alderdiak berta­ ratu ondoren, intzidente judiziorako ezarritakoaren arabera egingo dira ondo­ rengo tramiteak, eta beti entzungo da Fiskaltzak epaia eman orduko esan beharrekoa errekurtsoa onartu ala ez onartzeari buruz. Berrikuspen errekurtsoan emandako epai onirizleak ezeztatu egingo du epai osoa zein berorren zati bat, eta Sala eskudunera itzuliko ditu autoak, horrek epaitza berria eman dezan berrikuspen epaian ageri denaren arabera (Judiziamendu Zibilari buruzko Legearen 1807. art.).

14. EPAIAK BETEARAZTEA Errekurrituriko egintza nahiz xedapena eman duen Administrazioak betearaziko ditu Administrazioarekiko auzibide epaiak, baina epaia eman duen auzitegiaren kontrol zorrotzaren menpean beti. Izan ere, auzitegi ho­ rrek «behar beste neurri hartu ahal izango ditu, alderdiek eskatuta, epaia betearaztea sustatu eta eragiteko»; halaber, auzitegi horrek bere arioz «hartu ahal izango ditu agindutakoa betetzeko behar diren neurri egoki guztiak» (Administrazioarekiko Auzibide Jurisdikzioari buruzko Legearen 103 eta 110. art.ak). Beraz, auzitegiak bere epaitzak betearazteko dituen ahalmenak ez dira nolanahikoak: berak adierazitakoa errespetatu ezean, errua dagoela jo eta zigor auzitegietaraino irits daiteke. Izan ere, legeak xedatzen duenez, auzite­ giaren agindua ez betetzea zigor daitekeeen desobeditzea da, eta auzitegi zibil eta kriminalen epaietarako ezarritakoaren arabera zigortuko da (109. art.). Hortaz ba, aginduak ez betetzeari dagokionez, maila berean jartzen dira epaiak betearazi behar dituzten agintariak eta auzibide zibil nahiz zigor auzibideetan kondenaturiko norbanakoak. Arauketa hori ikusita, eta legeak ezarritako betearazpen eza eta eteteari buruzko kasuak gorabehera —kasu oso apartekoak, bestalde—, betearazketa judizialaren zerbitzari edota tresna hutsa da Administrazioa. Horrenbestez, sistemak ez du Konstituzioaren 117.3. artikulurik urratzen —artikulu horrek epaile eta auzitegiei bakarrik ematen die epaitzeko eta epaiturikoa betearazteko ahalmena—; egin­eginean ere, bistan da auzitegiek Estatuaren beste zenbait organo erabili beharko dituztela betearazketa hori gauzatzeko, eta kondenatuek eurek ere parte hartu beharko dutela euron aurkako epaiak betetzen. Betearazketa sistema guztiek dakarte berez kondenatuaren laguntza


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.