730
RAMON PARADA
izango da kasazio errekurtsorik egin, baldin eta autonomi erkidegoetako organoek emandako arauetan oinarritzen badira egintza nahiz xedapenok. Errekurtsoa Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan egingo da hiru hilabeteko epean, eta aurkaraturiko epaiaren kopia ziurtatua aurkeztuko da berarekin batera. Auzitegi Gorenak, berriz, autoak eskatuko dizkio auzialdiko Salari eta, beste tramiterik egin gabe, bidezko ebazpena emango du.
13. BERRIKUSPEN ERREKURTSOA Berrikuspen errekurtsoa errekurtso berezia da eta autonomi erkidegoetako Justizi Auzitegi Nagusietako Administrazioarekiko auzibideetarako saletan nahiz Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan egiten da, epai irmoen aurka eta salbuespeneko zioetan oinarrituta. Apirilaren 30eko 10/1992 Legearen arauketa berria egin baino lehen, kasazioaren eta berrikuspen errekurtso zibilen arteko nahaste edota sinbiosia zen berrikuspen errekurtsoa, bataren zein bestearen zioetan oinarrituta jar tzen baitzen. Administrazioarekiko auzibidean arautzen denez kasazioa, auzibide horrexetara igaro dira kasazio hertsiaren zioak, eta berrikuspen errekurtsoa, berriz, murriztu egin da bere benetako eginkizunera, hau da, epai irmoen aurkako errekurtso apartekoa izatera; horrenbestez, berrikusi nahi den epaiaren ostean gertatu edo ezaguturiko egitateak daudenean jartzen da erre kurtso hori. Hona hemen berrikuspena sortarazten duten zioak: a) Agiri erabakigarriak berreskuratzea epaia emandakoan, bai ezinbestez egon direnak ezkutuan eta bai alderdiren batek gordeta izan dituenak —beraren aldeko epaia lortu duen alderdiak hain zuzen—. b) Alderdiren batek ez jakitea faltsutzat jo zirela epaiaren oinarrizko agiriak, edota geroago adierazi nahiz aintzatetsiz gero horien faltsutasuna. c) Lekukoen bidezko froga baten ondorioz eman delarik epaia, lekukoak kondenatuak izatea lekukotza faltsua ematearren epaiaren oinarri ziren adierazpenetan. d) Bidegabe irabaztea epaia, funtzionarioeroskeria, indarkeria nahiz beste azpijokoren baten ondorioz. Hiru hilabeteko epea egongo da berrikuspen errekurtsoa egiteko, agiri berriak zein maula aurkitzen direnetik zenbatzen hasita, edota faltsutasuna aintzatetsi nahiz adierazten denetik. Berrikuspen errekurtsoa ezin izango da