Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 340

728

RAMON PARADA

hartu beharko du. Errekurtsoa onartezintzat joko da, besteak beste, ezarritako zioei egokitzen ez zaienean, edo «urratutzat jotako arauak aipatu ez direnean, edo horiek loturarik ez badute eztabaidaturiko arazoekin; edota, azkenik, beharrezkoa izanda falta ongitzeko eskatzea, egin delako berririk ez dagoenean». Halaber, gaitziritzi egingo zaio errekurtsoari «oinarririk gabe­ koa izanez gero, edota oinarrian berdinak diren beste zenbait errekurtsok ere edukiari buruzko gaitzirizpena izan badute»; halakoetan, onartezintasun autorik eman baino lehen, hogei egun egongo dira alderdi errekurtsogileak esan beharrekoa entzuteko, eta aldierdi horri, berriz, labur­labur adieraziko zaio — aurretiaz—, errekurtsoa ez onartzeko egon daitekeen karia. Errekurtsoa onartuz gero —zio guztiak nahiz bakar batzuk direla­eta onartu ere—, berorren kopia emango zaie errekurrituriko alderdiari edo alderdiei; era berean, horiek idatziz azaldu beharko dute —hogeita hamar eguneko epean— errekurtsoaren aurka daudela, eta Idazkaritzan adieraziko zaizkie jarduketak. Epe hori igarotakoan, aurka jartzeko idazkia aurkeztuta egon ala ez, Salak eguna eta ordua adieraziko ditu bista egiteko edo, bestela, bozkatu eta epaitza emateko. Bista egiteko, beharrezkoa izango da alderdi biek eskatzea edota, arazoaren garrantzia kontutan hartuta, auzitegiak ezinbestekotzat jotzea tramite hori. Bista egiteko eskabidea, berriz, errekurtsoa eta aurka jartzea egiteko idazkietan gauzatuko da. Epai bakarrean oniritziko zaio errekurtsoari, adierazitako zio guztien edota bakar batzuen ondorioz oniritzi ere; epai horrek, bestalde, errekurrituriko epaia kasatu eta Zuzenbidearen araberako ebazpena emango du, ondokoa kontutan hartuta: 1go. Jurisdikzio abusu, gehiegikeria edo gutxiegikeria dagoela jotzen bada, deuseztatu egingo da errekurrituriko epaia edo ebazpena, baina uziak egikaritu ahal izango dira organo eskudunean edota prozedura egokia erabilita. 2. Kasazioa sortzeko moduko auzibide urratzeak daudela joz gero, agindua emango da faltaren une eta egoerara eramateko berriro jarduketak. 3. Epaia arautzen duten arauak hausteari buruzkoa bada urratzea, baita gainerako kasuetan ere, Salak ebazpen egokia emango du eztabaida azaltzean adierazitakoaren arabera. Kostuei dagokienez, bestalde, alderdi bakoitzak bereak ordainduko ditu. Azaldutako zioak ez badira bidezkotzat hartzen, ostera, epaiak aditzera emango du ezin dela errekurtsorik egin, eta errekurtsogileari ezarriko dizkio kostuak.

B) Doktrina bateratzeko eta legearen intereserako kasazio errekurtsoak


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2) by elkarmedia - Issuu