726
RAMON PARADA
Hala ere, hirurek dute lehenengoaren eraentza, azken biek ez baitute eraentza hori aldatzen.
A) Kasazio errekurtso arrunta Kasazio errekurtso arrunta Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan onartzen da, bai Nazio Entzutegiko Administrazioarekiko Auzibideetarako Salaren epaien aurka, bai autonomi erkidegoetako Justizi Auzitegi Nagusietako Administrazioarekiko Auzibide Salek auzialdi bakarrean emandako epaien aurka. Baina ondokoa bakarrik izan daiteke errekurtso horren oinarria: epaia emateko eragin zuzena izan duten arau garrantzitsuak urratzea, baldin eta autonomi erkidegoek emandakoak ez badira; beraz, Estatuko arauak urratzea izango da errekurtsoaren oinarria. Halaber, kasazio errekurtsoa egin ahal izango zaie Kontu Auzitegiaren ebazpenei —kontabilitate erantzukizunari buruzkoak direnean—, baita ondoko autoei ere (horien aurka, gainera, aurretiaz erreguzko errekurtsoa eginda prestatu beharko da kasazioa): a) Administrazioarekiko auzibide errekurtsoa ez dela onartzen aditzera ematen dutenei, edota errekurtso horrek aurrera egitea galarazten dutenei; b) etete pieza banandua bukatzen dutenei; c) epairen bat betearaztean ematen direnei, baldin eta ebazten badituzte epai horretan zuzen nahiz zeharka erabaki gabeko arazoak, edota betearazitakoari kontrajartzen zaizkionak ebatziz gero (94. art.). Ondoko epaiei, berriz, ezin izango zaie kasazio errekurtsorik egin: a) Herri Administrazioaren zerbitzupeko langileen arazoei buruzkoei —funtzionario publikoen zerbitzu harremanak azkentzeari buruzko epaiak, ordea, aurkaratu egin ahal izango dira errekurtso bidean—; b) 6.000.000 pezetatik beherako arazoei buruz emandakoei, edozein arlotakoak direla ere; c) abenduaren 26ko 62/1978 Legearen 7.6. artikuluan arauturiko Administrazioarekiko auzibide errekurtsoan emandakoei; d) Hauteskundeetako auzibide errekurtsoan emandakoei. Kasazio errekurtsoak legean adierazitako zioren bat edota batzuk izan beharko ditu oinarri. Batzuek organoa ez delako legebidezkoa ahalbideratzen dute epaiaren kasazioa, edota akats larriak egon direlako auzibidea tramitatzean. Horien artean hauexek ditugu: 1go. Abusua, gehiegikeria nahiz gutxiegikeria egotea jurisdikzioa egikaritzean; 2. Eskugabezia egotea edo egokia ez izatea prozedura; 3. Judizioaren oinarrizko formak haustea epaia arautzeko arauak urratzearen ondorioz, edota auzibide egintza nahiz bermeak eraentzen dituztenak urratu direla eta, baldin eta alderdiaren defentsarik eza egon bada. Hala ere, alegatu ahal izateko urratu egin direla defentsarik eza sortzen duten