ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIBIDE JURISDIKZIOA
723
B) Epaien aurkako errekurtso arruntak. Bilakaera Aurkaratzeko hiru modu arrunt erabili izan dira, Administrazioarekiko auzibidean, lehen auzialdiko epaien aurka: deuseztasun errekurtsoa, gorajotzeko errekurtsoa eta kasazio errekurtsoa (Auzibidea Eraldatzeko Presako Neurriei buruzko apirilaren 10eko Legeak ezarri zuen errekurtso hori, gorajotzeko errekurtsoaren ordez). Halaber, errekurtso arruntik onartzen ez duten epai irmoen aurka, beste errekurtso bat egituratu da: berrikuspenezko errekurtso apartekoa. Deuseztasun errekurtsoaren helburua lehen auzialdiko epai bat deuseztatzea da, auzibide akats larriak dituelaeta. Probintzi Kontseiluei buruzko Araudian (1846ko abenduaren 30eko Errege Dekretuak), esaten zen legeetan beren beregi ezarritako testuaren aurkakoa zela epaiaren hitzezhitzezko edukia —kasu nahiko arraroa bestalde— eta, gainera, ondoko zioak ere erabili ahal zirela deuseztasun errekurtsoa jartzeko kontseilu horien epaien aurka: administrazio jurisdikzioaren eskumenekoa ez izatea arazoa; behar baino kontseilari gutxiagok ematea epaia; alderdiren batek behar adinako ahalmen nahiz gaitasunik ez izatea auzia jartze ko; alderdiren bati deirik ez egitea denbora eta modu egokian; alderdiren bati deitu ez izatea froga edota epairako; bidezko epaia emateko behar den froga egokia ukatzea. Deuseztasun errekurtsoa onartzeko, aurretiazko erreklamazioa egin behar zen, lehen auzialdian egin ere, deuseztasun zioaren aurka. Aurretiazko erreklamazio hori, berriz, Santamaría de Paredesen 1888ko Legean gauzatu zen («jarduketak deuseztatzeko erreklamatu ahal izango da, oinarrizko akatsak daudenean prozeduran»). Izan ere, forma akatsen ondoriozko bigarren auzialdi bat barik, auzitegian bertan egindako birjartzea da, gehienbat, deuseztasun erreklamazioa (69. art.); eta erreklamazio horri gaitziritziz gero, gorajotzea egitean azaldu ahal izango da gaitzirizpena. Deuseztasun errekurtsoa 1956ko Legean desagertu zen, gorajotzean erabiliko Gaur egun, «jarduketen deuseztasuna» —judizio egintza eman duen auzitegian egindako aurkaratze bide berezitzat ulertua— Epai Botereari buruzko Lege Organikoaren 238. artikuluak arautzen du. Izan ere, administrazio egintzen deuseztasunari buruzko arauketaren eraginez, artikulu horrek Zuzenbide osoko deuseztasuna bereizten du (jurisdikzio edo eskumen objektibo nahiz funtzionalik eza; beldurtarazpena; prozedura erabat baztertzea; entzunaldi nahiz defentsa printzipioak urratzea — baldin eta printzipio horiek benetako defentsarik eza badakarte, edota euron helburua lortzeko beharrezkoak diren betekizunak ez egotea—), betekizun