722
RAMON PARADA
legegile arruntaren esku egongo da, ze Espainiako Konstituzioan ez dagoenez arau edota printzipiorik bigarren auzialdi bat egotera behartzen duenik —edota errekurtso jakin batzuk egotera—, legegilearen askatasun eremuan bakarrik ezarri ahal izango dira errekurtsoak (Konstituzio Auzitegiaren urtarrilaren 25eko 3/1983, azaroaren 10eko 139/1986, 1987ko martxoaren 5eko eta 1988ko irailaren 28ko epaiak). Era berean, Konstituzio Auzitegiak ez du onartu errekurtsoak errekurtsogilearen egoera larriagotu ahal izaterik; hortaz ba, baztertu egin du reformatio in peiusa egoteko aukera (apirilaren 18ko 54/1985 epaia). Administrazioarekiko Auzibide Jurisdikzioari buruzko 1956ko Legeak erreguzko nahiz gorajotzeko errekurtsoak eta berrikuspenezko errekurtso apartekoa ezarri zituen jurisdikzio horretako organoek emandako ebazpenen aurka. Baina Epai Botereari buruzko Lege Organikoak aldatu egin zuen hori; izan ere, lege horrek kasazio epailetzat egituratu zuen Auzitegi Gorena jurisdikzio ordena guztietan, eta Justizi Auzitegi Nagusiak, berriz, gorengo maila bihurtu nahi izan zituen autonomi erkidegoetako judizio antolaketan. Horren ondorioz, apirilaren 30eko 10/1992 Legeak, Auzibidea Eraldatzeko Presako Neurriei buruzkoak, kasazio errekurtsoa jarri du gorajotzekoaren ordez. Nolanahi ere, lege hori indarrean jarri eta gero emandako ebazpenei bakarrik aplikatu ahal izango zaie guztiz berak arauturiko errekurtso sistema. Edozein kasutan ere, bera indarrean jarri baino lehen egindako gorajotzeko erre kurtsoei, kasazio errekurtsoaren onartezintasunari buruz ezarritakoa aplikatuko zaie, baldin eta ez badago ziorik halako errekurtsorik egiteko, edota gai tziritzi egin bazaie eduki berdineko beste zenbait errekurtsori; horretarako, ostera, Auzitegi Gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salak ireki egin ahal izango du ezin onartzearen intzidentea, tramitazioaren egoera edozein izanik ere (Hirugarren Xedapen Iragankorra).
A) Erreguzko errekurtsoa Aipaturiko errekurtsoen artean erreguzkoa da errazena. Probidentzia eta autoen aurka onartzen da, baldin eta erregu nahiz argitasunezko errekurtsorik ebatzi ez, edota ez badira kasazio errekurtsoa ez onartzeari buruzkoak. Errekurrituriko ebazpena ematen duen organoari egiten zaio, bost eguneko epemugan. Errekurtsoa alderdiei bidalitakoan —kopiak emanda bidali ere—, horiek hiru eguneko epemuga izango dute euren eskubideari ondo datorkiona azaltzeko; epe hori igarota, auzitegiak ebazpena emango du, alegaziorik egon zein egon ez (Administrazioarekiko Auzibide Jurisdikzioari buruzko Legearen 92. art.).