Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 331

ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIBIDE JURISDIKZIOA

719

epaitza eman eta bista egiteko finkatu den eguna baino lehen nahiz egun hori igarotakoan. Demandari erantzun ondoren, edota frogaldia bukatutakoan, azken fasean sartzen da auzia, bista edota ondorioztapen tramiteen bidez. Jendaurreko entzutegirako bista eskabidea, hau da, alderdiek auzitegian ahoz esku hartzeko eskabidea, Judiziamendu Zibilari buruzko Legeak arauturikoaren arabera esku hartu ere (313.etik 334.erako art.ak), demanda eta erantzun idazkietan egin ahal izango da, edota hiru eguneko epea egongo da horretarako, frogaldia amaitutzat jotzen duen probidentzia jakinarazten denetik zenbatzen hasita. Auzitegiak bista egiteko erabaki ahal izango du bista hori bidezkoa dela uste izanez gero, edota alderdi biek eskatzen dutenean; halaber, entzunaldiaren eguna adieraziko du. Bestela, bistarik ez egitekotan alegia, hamabost egun emango dizkie alderdiei ondokoari buruzko ondorioztapen laburrak aurkezteko: alegaturiko egitateei, egindako frogei eta euren uzien euskarri diren oinarri juridikoei buruzkoak (Jurisdikzioari buruzko Legearen 76, 77 eta 78. art.ak). Tramite horiek prozedurari buru emateko dira eta, hortaz, ezin izango da gauza berririk azaldu euretan, demanda eta erantzun idazkietan azaldu gabekorik alegia; hala ere, badira zenbait salbuespen: a) auzitegiak bidezkotzat jo eta probindentzia egokia ematea horretarako; b) demandatzaileak eskatzea epaiak adierazpen zehatza emateko ordaindu beharreko kalte足galeren izate eta zenbatekoari buruz, kalte足galerok onartuta egonez gero autoetan (79. art.).

10. AUZIBIDEA BUKATZEKO ERAK: EPAIA, ATZERA EGITEA, AMORE EMATEA ETA ADMINISTRAZIO BIDEAN AINTZATESTEA Administrazioarekiko auzibidea, auzibide zibila bezala, auzitegiak epaia emanda bukatzen da, baita errekurtsogileak atzera eginda, demandatzaileak amore emanda eta auzialdia iraungita ere. Gainera, Administrazioarekiko Auzibide Jurisdikzioari buruzko Legeak araututa dauka prozedura bukatze足 ko beste modu bat ere, amore ematearen antzekoa: demandatzailearen uzi guztiak aintzatestea administrazio bidean. Atzera egitea gertatzen da errekurtsogileak uko egiten dionean berak jarritako akzioari. Horrek, ordea, ez du esan nahi eskubideari edo uzi materialari egiten zaionik uko; izan ere, errekurtsogileak aukera izango du hori atzera ere egikaritzeko auzibide berri baten. Eskubide eta akzioaren arteko bereizketa hori, berriz, ez da modu berean gertatzen Administrazio zuzenbidean eta auzibide zibilean; egin足eginean ere, azken horretan, eskubideak preskribatzeko epeen ordez ez dira jartzen, Administrazio zuzenbidean bezala, administrazio


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2) by elkarmedia - Issuu