Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 329

ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIBIDE JURISDIKZIOA

717

—Txostena eman ondoren, edota hamabost eguneko epea igarotakoan txosten hori jaso barik, auzitegiak erabakirik bidezkoena hartuko du. —Etetea erabakitzen duenean, eta horrek kalte­galeren bat ekarri ahal izanez gero herri interesari edota gainontzekoren baten interesei, auzitegiak beharrezko gaude edo kauzioa eskatuko du horiek ordaintzeko. Kauzioa eskudirutan edo fondo publikoak erabiliz ordaindu beharko da, edota bankuko abal baten bidez; eta etetea, berriz, ezin izango da gauzatu eginda egon arte kauzioa, eta autoetan egiaztatu beharko da. Ezeztatu ahal du auzitegiak etetea auzibidea amaitu baino lehen? Jurisprudentziak baietz uste du, ze Jurisdikzioari buruzko Legearen 124.4. artikuluak dioenez, etetea kendu egin ahal izango da «errekurtsoa amaituz gero, baita beste edozein kari dela­eta ere». Gainerako kari horien artean, berriz, etetea agintzeak oinarri izan zituen inguruabarrak aldatzea sartu beharko da; hala ere, badirudi ezin dela onartu auzitegiak etete erabakia ezeztatzerik inguruabarrok aldatu ezean.

9. ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIBIDEA TRAMITATZEA. DEMANDA. ERANTZUNA. FROGA ETA ONDORIOZTAPENAK Demanda idazkiak hasi egiten du eztabaida fasea bera. Idazki hori errekurtsogileak gauzatu beharko du eta hogei egun izango ditu horretarako, auzitegiak bidalitako administrazio espedientea jasotzean zenbatzen hasita, bestela iraungi egingo baita prozedura (Jurisdikzioari buruzko Legearen 67. artikulua). Baina demanda egin baino lehen, errekurtsogileak espedientea zabaltzeko eskatu ahal izango du, oso­osorik bidali ez zaiola joz gero. Falta diren aurrekariak bidaltzeko eskakizuna, bestalde, demanda edo erantzuna egiteko epearen lehenengo hamar egunetan gauzatu beharko da. Zabaltzeko eskabideak, gainera, eten egingo du edozein epe; eta, auzitegiak onartuz gero eskabide hori, Administrazioak hogei egun izango ditu espedientea osatzeko (70. art.). Halaber, demanda bidali egingo zaie auzibidean agerturiko demandatu eta alderdialdeei, administrazio espedientea emanez; horiek, berriz, hogei eguneko epea izango dute demandaren erantzuna emateko. Erantzun hori Administrazio demandatuak egingo du lehenik, gero demandatuek eta, azkenik, alderdialdeek egingo dute (68. artikuluko 1 eta 2. lerroaldeak). Baina horiek aukera izango dute, demandari erantzun beharrean, aurretiazko alegazioen tramitea erabiltzeko epatzearen hurrengo bost egunetan. Tramite ho-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2) by elkarmedia - Issuu