710
RAMON PARADA
tsoaren iragarkia. Formula horrek oraindik ere badirau Jurisdikzioari buruzko indarreko Legean, baina Konstituzio Auzitegiak esan du ez dela nahikoa, eta epaileen benetako babesa izeneko printzipioaren aurkakotzat jo du; izan ere, auzitegi horren doktrinak auzibide zibiletako teknikak erabiltzeko agindu eskubide eta interes legebidezkoen titularrak epatzeko (1981eko martxoaren 31ko, 1982ko urriaren 20ko, eta 1983ko maiatzaren 31ko nahiz abendua ren 12ko epaiak). Gaur egun, Jurisdikzioari buruzko Legearen 64. artikuluak —Auzibidea Eraldatzeko Presako Neurriei buruzko 10/1992 Legeak eman dion idazkeran— Administrazioak epatzeko sistema bat egituratu du auzitegiaren zainpean. Horrela, «aurkaraturiko egintza edota xedapena eman duen Administrazioaren ebazpena —ebazpen horren bidez, administrazio espedientea auzitegira bidaltzea erabakitzen da— berehala jakinaraziko zaie bertan interesik duten guztiei, eta dei egingo zaie autoetara bertara daitezen bederatzi eguneko epean. Jakinarazpenak egindakoan, auzitegira bidaliko da administrazio espedientea, eta bertaratzeko egin diren jakinarazpenak erantsiko dira bertan». Espedientea jasotakoan, epatzeak eginda daudela egiaztatuko du auzitegiak, administrazio jarduketen ondorioak ikusita gero; eta ikusiz gero egin gabe gelditu dela baten bat, egiteko aginduko du. Demandatu eta alderdialdeak, bestalde, autoetan bertaratu ahal izango dira epatze epemugaren barruan. Epe hori bukatu ondoren bertaratuz gero, ordea, alderditzat hartuko dira, eta prozedura ez da ez geldiarazi ez atzera eragingo. Behar bezala bertaratzen ez badira, berriz, aurrera egingo du auzibideak, eta euroi ez zaie inolako jakinarazpenik egingo, ez auziaretoan eta ez beste edozein formula erabilita ere (66. art.).
8. KAUTELAZKO NEURRIAK. ERREKURRITURIKO EGINTZAREN ONDORIOAK ETETEA Kautelazko babesa garrantzi handiko gaia dugu gaur egun. Egineginean ere, auzibidetik egindako azken ahalegina da justizia bere krisialdi sakonetik ateratzeko. Izan ere, kautelazko neurriak egokiak izatearen menpe egongo dira bai eskubidearen izate ala ez izatea eta bai auzibideen balioa: auzibidea irabazi duenaren uzia bete ahal izango dute judizio ebazpenek; legegileak kautelazko neurri egokiak hartzen ez baditu, ordea, «auzibide iruzur» bihurtuko da justizia. Hortaz, auzibideak ebaztean atzeratzeaz gain («giustizia ritardata, giustizia denegata»), epaia ere ezin bada betearazi hartu ez direlaeta kautelazko neurri egokiak, auzibidea ez da batere eragingarria izango. CHIOVENDAk zioenez, «il tempo necessario ad aver ragione no deve tornare a danno di chi ha ragione».