Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 317

ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIBIDE JURISDIKZIOA

705

batena, aurkaraturiko egintza nahiz xedapenak urratu egiten duela jo izanez gero» (Jurisdikzioari buruzko Legearen 28 eta 42. art.ak). Alderdien ordezkapena, bestalde, prokuradore bati eman beharko zaio; bestela, nahikoa izango da horretarako ahalmena duen abokatua. Prokuradore batek ordezkatzen dituenean alderdiak, abokatuak eman beharko du laguntza juridikoa; osterantzean ez da idazkirik bideratuko, judiziora joatea, bistak eteteko eskatzea edota tramite hutseko beste helbururen bat dutenak izan ezik (Jurisdikzioari buruzko Legearen 33. eta Judiziamendu Zibilari buruzko 10. art.ak). Salbuespenez, funtzionario publikoak eurak bakarrik joan ahal izango dira langile arazoetarako ezarri den auzibide berezira. Estatuko Administrazioa, berriz, Estatuko abokatuek ordezkatuko dute; laguntza ere eurok emango diote, eta Gobernuaren baimenik gabe ezin izango dute amorerik eman Administrazioari egindako demandetan. Estatuko kons­ tituzio organoak ere (Gorteak, Epai Boterearen Kontseilu Nagusia etab.) Estatuko abokatuak ordezkatu eta defendatu beharko ditu; baita autonomiadun erakundeak ere, baldin eta euron xedapen bereziek eskuesten ez badute kidego organoei emateko eginkizun hori.

6. ERREKURTSOAREN OBJEKTUA: AURKARA DAITEZKEEN EGINTZAK ETA ALDERDIEN UZIAK. PILATZEA ETA ZABALTZEA Administrazioarekiko auzibidearen objektua beti izango da beren beregiko nahiz ustezko egintzaren bat edota xedapen orokorren bat. Jurisdikzioari buruzko Legearen 37. artikuluak dioenez, Administrazioarekiko auzibide errekurtsoa «Administrazioaren zenbait xedapen eta egintzaren aurka jarri ahal izango da, baldin eta horiei ezin bazaie errekurtso gehiagorik egin administrazio bidean. Egintza eta xedapen horiek irmoak nahiz tramite hutsekoak izan ahal dira, baina azken kasu horretan eduki arazoa konpondu beharko dute, bai zuzenean eta bai zeharka; beraz, buru emango diote administrazio bideari, edota ezinezko bihurtuko dute bide horretan jarraitzea». Xedapen orokorrak bi modutara aurkara daitezke: zuzenean, xedapenok behin betiko onetsitakoan administrazio bidean, eta zeharka, hau da, xedapen horiek aplikatzearen ondorioz sortutako egintzak aurkaratuz. Aurkaratze zuzenik ez egoteak edota berorri egindako errekurtsoari ez onirizteak, bestalde, ez diote trabarik egingo banakako aplikazioaren ondoriozko egintzak aurkaratzeari. Hala ere, egintza beren beregiko edota isilbidezkorik egonez gero, edota xedapen orokorren bat dagoenean, demandatzaileak —lehenago ere esanda


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.