Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 312

700

RAMON PARADA

laketa imitatu nahi dela; hala ere, horrek ez du bidezkotzen garrantzia kendu nahi izaterik Administrazioa epaitu behar duten judizio organoen izaerari. Hortaz, Espainiako Administrazioarekiko auzibide sistemak oraindik ere badu alde ahulik, hain zuzen ere, gorajotze zibilarekin dituen berdintasunak. Egin­eginean ere, azken hori epai bati egindako auzibidea da; Administrazioarekiko auzibidea, ostera, administrazio egintza bati egiten zaio, eta oso preklusio epe laburrak ditu errekurtsoa egiteko; epeok, berriz, baliorik gabe uzten dituzte gatazkan dauden eskubide materialen preskripzio epe luzeagoak. Eskubideak epaitegian egikaritzeko muga berezi horri, halaber, gehitu egin behar zaio epaileek ezin hartu izatea kautela eta etete neurririk, errekurrituriko egintzei dagokienez. GARCÍA DE ENTERRÍAk ondokoa esan du Frantziako administrazio justiziaren paradigmari buruz —oraindik ere paradigma horren menpe bizi gara neurri baten—: «gaur egun daukagun arazoa ez da bakarrik atzeratzea errekurtsoak ebaztean; horrez gain, aipatu beharra dago ebazpen horiek askiezak izatea ere, epe barruan egin arren. Excés de pouvoir izeneko teknikaren oinarriak eurak dira orain —autore horren iritziz— zalantzan jarri beharrekoak, bai Frantzian eta bai hobeto ezagutzen ditugun beste hainbat lekutan; eta, batez ere, Frantzian eta Espainian ikutu ez diren antzinako dogmak. Dogma horien artean daude, esaterako, erabaki betearazlea beharrezkoa izatea auzibidea ireki ahal izateko, edota modu eragingarririk ez egotea aurre egiteko aurretiazko erabakiari. Era berean, egintzaren auzibide teknika bera da zalantzan jarri beharrekoa. Izan ere, teknika horren ondorioak hauexek dira: adierazpen huts bihurtzen ditu epai onirizleak; ez du kontutan hartzen errekurtsogileari —auzibidea irabazi duen errekurtsogileari— interesatzen zaizkion ondorioak ateratzeko aukera, adierazitako deuseztapenetik atera ere; baztertu egiten du injonction izenekoa, hau da, albo batera uzten ditu Administrazioari emandako aginduak egiaztaturiko legez kontrako egoera aldatzeari buruzkoak; ez du onartzen komisario judizialek edo epaileak gauzatzea erakunde galtzaileak nahita ez gauzatutakoa; beraz, borondatezko bihurtzen du Administrazio galtzaileek epaiak betetzea, eta ez du modu eragingarrian galarazten Administrazioak nahierara errepikatzea erabakitako auziak —erabakitakotzat hartu behar direnak gauza epaituaren ondorioz—. Izan ere, Administrazioak berriro eman ahal du deuseztaturiko egintzaren antzekoa, eta horrek errekurtso berria egin behar izatea dakar. Hortaz, gutxi aurreratzea deritzot arazoak arinago aztertzeari, baldin eta errekurtsoek ezer gutxitarako edota ezertarako balio ez badute.

5. ALDERDIAK ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIBIDEAN


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.