Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 308

696

RAMON PARADA

ez da, egintzaren legebidezkotasuna edo legebidezkotasunik ezaren arazoa konpontzeko. Aldiz, zuhurtziarakotasuna egintzaren osagai bati edota batzuei buruzkoa izan beharko da beti; hortaz, bistakoa da gainontzeko osagaiak aurkaratu egin daitezkeela jurisdikzio bidean. Zuhurtziarakotasuna dagoela zehaztea, bestalde, eduki arazoa da; horrenbestez, egintzaren legebidezkotasuna epaitzean bakarrik esan ahal izango da egintza hori zuhurtziarakoa den ala ez. Azkenik, antolamendu juridikoak eskumena ematen dionean organoren bati herri interesa dagoela aintzat hartzeko, orduan ere zuhurtziarakotasuna sortzen da. Beraz, egintza deuseztatzea bidezkoa ez izatea dakar zuhurtziarakotasunak, baina ez deuseztatze hori ezin onartu izatea; eta aurkaraturiko egintza, ostera, ezin izango da deuseztatu legebidezkoa izanagatik, ez zuhurtziarakoa izanagatik. Zergatik diogun legebidezkoa dela egintza? Ba, honexegatik: antolamendu juridikoak Administrazioari eman diolako ahalmena egintzaren osagai eztabaidagarri hori egituratzeko —herri interesaren arabera egituratu ere—, eta administrazio organoak Zuzenbidearen arabera jardun duelako». Zabaltze horiek gorabehera, epaileak kontrolatu ezin dituen aldeei eusten die legeak oraindik ere. Horien artean egintza politikoak daude, baita 40. artikuluak kanpo utzitako egintza multzoa ere (prentsa, irrati, zinematografia nahiz antzerki, igoera zein donari militar eta gobernu espediente militarrei buruzko polizia); artikulu horrek, aldi berean, aukera ematen du beste zenbait salbuespen egiteko lege bereziek. Administrazioaren jarduera guztiz judiziotaratu ahal izateari jarritako azken oztopo horiek, hortaz, pikutara bidaltzen dituzte Konstituzioaren 24 eta 106. artikuluak; izan ere, artikulu horietatik lehenengoak epaileen benetako babesa izateko eskubidea nagusiarazten du, eta bigarrenak, ostera, auzitegiei eratxikitzen dizkie —inolako salbuespenik gabe— araudizko ahalgoa eta administrazio jardueraren legezkotasuna kontrolatzeko eskumena. Konstituzioak hori arautzeak ondorio garbia dauka: baliorik gabe geratu dira, gertatze bidezko konstituzio aurkakotasuna dela­eta, Administrazioarekiko Auzibideari buruzko Legearen 40. artikuluak Administrazioarekiko auzibidearen kontroletik kanpo utzitako gaiak; eta aurrerantzean ezin izango zaio salbuespenik egin kontrol horri, ez lege ez araudi baten bidez.

4. ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIBIDEA AUZIBIDE BERRIKUSLETZAT. BALORAZIO OROKORRA Auzibide teknikari dagokionez, Administrazioarekiko auzibideak bilakaera bat izan du. Izan ere, lehen auzialdiko auzibide zibilaren eredua erabiltzen zuen hasieran, eta orain, berriz, gorajotze auzibidearen eredua hartu du; azken horretan, hasierako epaitzat jarduten du, nolabait, administrazio egintzak.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2) by elkarmedia - Issuu