ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIBIDE JURISDIKZIOA
693
Administrazioarekiko auzibide jurisdikzioaren eta lan jurisdikzioaren arteko mugei dagokienez, bestalde, azken horren edukiak berak sortzen ditu muga horiek. Egineginean ere, lan jurisdikzioaren eskumenekoak izango di ra «Zuzenbidearen lan arloan sortzen diren uziak, bai norbanakoen arteko gatazketan eta bai talde gatazketan sortutakoak; era berean, Gizarte Segurantzari egindako erreklamazioak ere beraren eskumenekoak izango dira, baita Estatuaren aurka egindakoak ere, lan legeriaren araberako erantzukizuna eragozten zaionean Estatuari (Epai Botereari buruzko Lege Organikoaren 9.5. art.). Edozein kasutan ere, bistan da lan jurisdikzioaren eskumenekoak direla Administrazioaren eta berorren enplegatuen arteko gatazkak, baldin eta gatazka horiek Lan zuzenbidearen menpe badaude; eta Administrazioaren eta herri funtzionarioen arteko gatazkak, berriz, Administrazioarekiko auzibide jurisdikzioaren eskumenekoak izango direla.
B) Erabateko eskumena administrazio arloko gaiei buruz Hasieran, Administrazioarekiko auzibide jurisdikzioak ondoko gatazkei buruz bakarrik zuen eskumena: Errege edota Estatu Kontseilua eta Pro bintzietako Kontseiluak sortu zituen legeak zehazturiko gatazkei buruz. Gatazka horiek eskubideen artekoak izaten ziren gehienetan, eta ez interesen artekoak. Beraz, jurisdikzio osoko errekurtsoa baino ez zen onartzen, Frantziako terminologiak dioenez; eta errekurtso horretan, berriz, eduki uzia egikaritzen zen Administrazioaren aurka (zerga erreklamazioak egitea, herrilanen ondoriozko kalteak sortzea, soldatak ez ordaintzea, kontratuak ez betetzea eta abar). Espainiako Administrazioarekiko auzibidearen jatorrian ez zen aipatzen, hortaz, edozein administrazio egintzaren aurkako deuseztatze errekurtsoa. Errekurtso hori Frantziako Zuzenbidean sortu zen, baina ez errekurtso gisa, salaketa huts modura baino; salaketa hori egin ahal izateko, berriz, nahikoa zen interesen bat izatea, hots, ez zen beharrezkoa eskubide baten titularra izatea. Deuseztatze «errekurtsosalaketa» izenekoaren oinarria, bestalde, organoaren eskugabezia zen hasieran, zuhurtziarako egintza eman zuen organoarena alegia. Frantziako Estatu Kontseiluak gero onartu egin zuen, eskuzabaltasun osoz onartu ere, beste zenbait ziotan oinarritzea deuseztatze erre kurtsoa —forma akatsean, ahalmenak desbideratzean eta legea urratzean—. Zio horiek guztiak eskugabezia akatsaren barruan daude; izan ere, formak edota ahalgoaren helburua baztertuta eta antolamendu juridikoaren aurka jarduten duenak, jakina, esleituriko eskumena albo batera utzita jarduten du, ze eskumen esleitze horrek esan nahi du muga horiek guztiak errespetatu behar dituela egintzaren egileak.