ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIBIDE JURISDIKZIOA
691
tsoak, Administrazioaren langileei eta administratzeko egintzei buruzko gaie tan emandakoen aurkakoak, hain zuzen. d) Hauteskunde Batzek hautatuak izendatzeari buruz emandako erabakien aurkako hauteskundeetako auzibide errekurtsoa, baita Toki korporazioetako burua aukeratu eta izendatzeari buruz emandakoen aurkako errekurtsoak ere. 2. Bigarren auzialdian, berriz, euren eskumenekoak izango dira, bai gorajotze errekurtsoak, bai autonomi erkidego bateko Administrazioarekiko auzibideetarako epaitegiek emandako ebazpenen aurkako errekurtsoak. Azkenik, Administrazioarekiko auzibideetarako epaitegien eskumenekoak izango dira, lehen edota auzialdi bakarrean izan ere, Administrazioarekiko auzibide errekurtsoak, baldin eta jurisdikzio horrexetako beste organoren batek ez baditu eratxikita. Hala ere, eta salbuespenez, zenbait epaitegi sortu ahal izango dira autonomi erkidego bereko probintzia baten baino gehiagotan jurisdikzioa dutenak. Gainera, aztertu beharreko kasuak asko direnean, epaitegi bat edota gehiago ezarri ahal izango dira Administrazioarekiko auzibideenak, legeak zehazturiko herrietan. Eurak barne hartzen dituen udalerriaren izena hartuko dute epaitegiok, eta barruti egokiraino hedatuko dute euren jurisdikzioa (Epai Botereari buruzko Lege Organikoaren 90 eta 91. art.ak).
3. ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIBIDE JURISDIKZIOAREN EGINKIZUN EREMUA Administrazioarekiko auzibide jurisdikzioa aztertzean, beste arlo garrantzitsu bat ere jorratu beharko dugu; hain zuzen ere, beraren eginkizun eremuarena. Arlo horrek alde bi ditu: batetik, jurisdikzio horren berezko administrazio gaiak bereiztu beharko ditugu, beste jurisdikzioetako gaietatik — jurisdikzio zibila eta lan nahiz zigor jurisdikzioak—; bestetik, zehaztu egin beharko dira inola ere judiziotaratu ezin diren gaiak —administrazio gaiak izanik ere—, edota judiziotaratze hori administrazio egintzaren osagairen batera murriztuta dutenak:
A) Administrazioarekiko auzibide jurisdikzioaren eremua beste zenbait jurisdikzio ordenari dagokienez Administrazioarekiko auzibide jurisdikzioa jurisdikzio berezitzat sortu zen; berorren eskumena, beraz, jurisdikzio zibil edota zigor jurisdikzioaren eskumenari salbuespenak eginda egituratu da. Jurisdikzio zibiletik, bestalde, zenbait gatazka ateratzen dira, hain zuzen ere, Administrazioak norbanakoekin gauzaturiko jarduerak eragiten dituenak; horietatik, berriz, aipatzekoak dira