688
RAMON PARADA
profesionariek osatuko dituzte, euren betebehar nahiz bateraezintasun eta guzti. Hala ere, beharrezkotzat jo du espezializatzea jurisdikzio horretako langileak; hortaz, oposizioak ere ezarri ditu, eta ez bakarrik lehiaketak judizio karrerako kideak aukeratzeko (Gobernuak arautu beharreko lehiaketak, euren benetako helburua betetzeko)».
2. ANTOLAKETA ETA ESKUMEN BANAKETA ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIBIDE JURISDIKZIOAN Jurisdikzioari buruzko 1956ko Legeak ezaugarri berri bat ekarri zuen: herrialdeetan kokatu zituen hasieran probintzietan zeuden Administrazioarekiko auzibideetarako auzitegiak, lurralde entzutegietako Administrazioarekiko Auzibideetarako Salak sortuta. Gorengo mailan, bestalde, Administrazioarekiko auzibide jurisdikziorako utzi ziren Auzitegi Gorenaren Hirugarren, Laugarren eta Bosgarren Salak. Antolaketa erraz hori, ordea, nahikotxo nahastu zen urtarrilaren 4ko 1/1977 Errege DekretuLegeak Nazio Entzutegia sortu zuenean, Administrazioarekiko Auzibideetarako Sala eta guzti. Bestalde, autonomien Estatu deritzotenak ere nahaste gehiago ekarri zuen antolaketa horretara; izan ere, Justizi Auzitegi Nagusietako Administrazioarekiko auzibideetarako salak sortu ziren Autonomien Estatu horren ondorioz, eta horiek, gaur egun, Lurralde Entzutegietako Administrazioarekiko auzibideetarako salen ordez ezarri dira. Epai Botereari buruzko 1985eko Lege Organikoak, azkenik, Administrazioarekiko auzibideen epaile bakarreko epaitegiak sortu ditu, administrazio jurisdikzioaren beherengo organoak alegia. Judizio organoen lau maila izango ditu oinarri orain, beraz, Administrazioarekiko auzibide jurisdikzioak: Administrazioarekiko auzibideen epaile ba karreko epaitegiak —horietariko bat edota gehiago egongo da probintzia bakoitzean, probintziako hiriburuan dutela egoitza, eta probintzia osoa hartuko dute euren jurisdikzioaren pean—; autonomi erkidegoetako Justizi Auzitegi Nagusietako Administrazioarekiko Auzibideetarako Salak (halaber, Sala batzuk sortu ahal izango dira, autonomi erkidego bateko probintziaren baten edota batzuetan bakarrik dutenak eskumena —Epai Botereari buruzko Lege Organikoaren 78. art.—); Nazio Entzutegiko Administrazioarekiko Auzibideetarako Sala; eta Auzitegi Gorenaren Hirugarren Sala, mailarik gorenean. Hirugarren Sala horren gainetik, bestalde, «Sala berezia» dago, Epai Botereari buruzko Lege Organikoaren 61. artikuluak ezarritakoa, eta horrek Hirugarren Salaren epaiak berrikusiko ditu (beste hainbat arazo ere bai jakina, hain zuzen ere, ezespenak, erantzukizun zibileko demandak eta Auzitegi