680
RAMON PARADA
Ekonomiaadministraziozko bidean, legebidezkotasunak badu ezaugarri berezitxoa; hain zuzen ere, interes zuzena duten norbanakoak ezezik, ondokoak ere legebidezkoturik daudela: Estatuko kontuhartzaile nagusia eta berorren eskuordetuak, baita Ogasun Ministerioko zuzendari nagusiak ere, baldin eta eskudunak badira egintzak ukitutako gaiaren arabera (Prozedurari buruzko Araudiaren 32. art.). 1.524/1988 Errege Dekretuak, bestalde, zabaldu egin du Ekonomiaadministraziozko Auzitegi Nagusian gorabidezko erre kurtsoa jartzeko legebidezkotasuna; izan ere, dekretu horren arabera, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiko zuzendari nagusia eta kontuhartzaile nagusia ere legebidezkoturik daude errekurtso hori egiteko (130. art.). Zerga organoek errekurtsoa egiteko duten aukera kaltegarritasun auzibidearen pa rekoa da ekonomiaadministraziozko bidean; horren ondorioz, Administrazioak orain aukera gehiago izango du bere arioz egiteko berrikuspenak, eta aukera horiek, berriz, Zergei buruzko Lege Orokorrean jasoko dira (153.etik 159.erako art.ak). Aldiz, errekutsogilearen alde arautzen da aurkaraturiko egintzen betearazketa etetea: etete hori modu automatikoan gertatzen da, erreklamazioa egitean eskatuz gero errekurtsogileak, fidantza egokia jarrita. Izan ere,gai tzustea edo ausarkeria ikus dezake auzitegiak; eta, badaezpada, halako kasuei aurre egiteko, errekurtsogileak zerga zorra eta berandutza korritua jarr ibehar ko ditu, baita zor horren 100eko 5aren pareko fidantza ere (Ekonomia administraziozko Erreklamazioen Prozedurari buruzko Araudiaren 81. art.). Ordainketa berme horiek irauten duten bitartean, eteteak ere iraun eginbe harko du hurrengo jurisdikzio bidean; Auzitegi Gorenaren IV. Salaren 1978ko azaroaren 18ko autoak ere horixe adierazi du (404/1986 apelazioa). Administrazio isiltasunari dagokionez, esan behar da Ekonomia administraziozko Erreklamazioen Prozedurari buruzko indarreko Araudiaren 108.1. artikuluak hauxe ezartzen duela orain —aurreko legeriak ez bezala, horrek ez baitzuen kontutan hartzen arestian aipaturiko aukera hori—: «ekonomiaadministraziozko bidea hasi eta urtebete igarotakoan, eta bide horren edozein auzialditan, interesatuak gaitziritzitzat jo ahal izango du erreklamazioa, eta errekutso egokia egiteko moduan izango da; errekurtso hori egiteko epea, berriz, erreklamazioa gaitziritzitzat jo eta biharamunetik hasiko da zenbatzen.
6. AUZIBIDE ZIBILAREN ETA LAN AUZIBIDEAREN AURRETIAZKO ERREKLAMAZIOAK Administrazioak Zuzenbide pribatuko harremanetan jardutean sortutako gatazkak jurisdikzio zibilean eta lan jurisdikzioan gauzatzen dira. Hala ere, Ad-