Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2)

Page 28

416

RAMON PARADA

emateko epearen barruan eman daiteke berariazko ebazpena edukia­ ri buruz; ebazpen hori baimena arautzen duen arauaren araberakoa izan beharko da, eta ez du eraginik izango ustezko ebazpenari dagokionez, ziurtatzeko eskatu den ebazpenari dagokionez, alegia. Edozein modutara ere, ustezko ebazpenen eraentzak duen eskuzabaltasun hori agerikoa besterik ez da; izan ere, eraentza horretatik kanpo uzten dira —eta gaitziritzi egin zaiela ulertuko da— Araudiaren eraskin baten jasotako eskaerei buruzko baimenak. Hauexek dira, hain zuzen, eraskin horretan aipatutako gaiak: hiritarren babesa, atzerritartasuna, herri osasun eta higienea, ekonomia nahiz finantza antolamendua, garraio eta komunikabideak, lan eta gizarte segurantzari buruzko harremanak, titulu akademiko, titulazio eta lanbide gaikuntzak, meatze nahiz energiari buruzko eraentza, nazio defentsa etab. Beraz, gai zerrenda hori hain zabala denez, faltsu eta itxurati edo hipokritatzat jo dezakegu arau orokorra. Eraentza hori ezezik, prozedura Administrazioaren eta interesatuen arteko adostasunez amaitzeari buruzko arauketa ere, guztiz hutsala da; izan ere, kasu bakar baten onartzen da prozedura alderdien arteko adostasunez amaitzea: jardueraren izaera kontutan hartuta, baimenari buruzko arauek onartzen dutenean aukera hori; eta beti ere, herri interesa bermatuta geratu beharko da.

7. AGINDUAK. MANAMENDUAK ETA DEBEKUAK Administrazioak agindu positiboak eman ditzake, administratua jarduera jakinen bat egitera behartzen duten manamenduak; halaber, agindu negatiboak edota erabateko debekuak ere ezarri ahal izango ditu, eta debeku horiek jardueraren bat gauzatzea galaraziko diote administratuari (jakina da debeku erlatiboak ere ezarri ahal dituela, baimen salbuespena erabilita). Beraz, hortxe dugu beste modu bat Administrazioak esku hartu ahal izateko. Azken baten, «nagusitasun ahalgo baten oinarrituta, Administrazioak jokabide positiboa (manamendua) zein negatiboa (debekua) ezartzen dio norbanakoari; eta, horiek bete ezean, behartuak zehapenen bat jasotzeko arriskua izango du» (LANDI eta POTENZA). Lehenago esan denez, batzuetan agindu positibo eta negatiboak orokorrean ezarri ahal izango zaizkie egoera zehatzen baten dauden guztiei, administrazio araudi baten bidez ezarri ere —hau da, ez da behar izango tarteko administrazio egintzarik—; beste batzuetan, ordea, Administrazioak egintza berezia eman beharko du agindu zein debekua ezartzeko. MAYER­ek zioenez, «polizi agindua arau orokortzat eta kasu jakinen baten zehaztasun gisa ager daiteke, hau da, Zuzenbideko araua bailitzan eta administrazio egintza modura». Agindu mota bi horiek jasota daude Toki Korporazioen Zerbitzuei


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (2) by elkarmedia - Issuu