676
RAMON PARADA
interesatuek aurkezturiko uziei oniritzi ala gaitziritzi egin beharko die errekurtsoa ebazten duen organoak (113. art.). Forma akatsa dagoela ikusten bada eta, horrenbestez, beharrezkotzat jo ezean edukiari buruzko ebazpenik ematea, erabakiak atzera eragingo du prozedura akatsa egin zen unera arte; hala ere, baliozkotze egoki guztiak egin ahal izango dira. Errekurtsoa ez onartzeari buruzko bigarren araua, berriz, reformatio in peiusaren debekua izango da; izan ere, ezarrita dago «ebazpena bat etorriko dela errekurtsogileak egindako eskaerekin, eta ezin izango dela inola ere larriagotu berorren hasierako egoera». Bestalde, gogoratu beharra dago ez dela zentzuzkoa errekurtsogilearen egoera hobetzeko egindako errekurtso batek egoera hori larriagotzea. Reformatio in peiusaren debekua ez zegoen jasota Administrazio Prozedurari buruzko aurreko Legean; hala ere, sendo erroturiko jurisprudentzia batek (1972ko apirilaren 10eko, 1980ko otsailaren 7ko, 1984ko urriaren 5eko epaiak etab.) ezarri egin zuen legeak orain jasotako debekua.
5. EKONOMIAADMINISTRAZIOZKO ERREKLAMAZIOAK Ekonomiaadministraziozko erreklamazio deiturikoak ez dira zerga arloko administrazio errekurtsoak baino. Arautegi berezia dute, eta arautegi hori, berriz, ondokoek osatzen dute: Zergei buruzko Lege Orokorraren 153.etik 171.erako artikuluek, 1980ko abenduaren 12ko Legegintzazko Erre ge Dekretuak eta, azkenik, 1981eko abuztuaren 20ko Errege Dekretuak one tsitako Araudiak. Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak beti errespetatu izan du eraentza berezi hori, zerga arloko egintzak administrazio bidean berrikusteari buruz koa alegia —izan ere, beraren bosgarren xedapen gehigarrian aipatzen du—. Ekonomiaadministraziozko bide horren berezitasuna, bestalde, 1881eko abenduaren 31ko Camacho Legeak sortu zuen. Berezitasun horren arabera, beti banatu izan dira errekurtsoak kudeatu eta ebazteko jarduerak; banaketa hori, berriz, Zergei buruzko Lege Orokorraren 90. artikuluan jasota dago gaur egun, eta berorrek dioenez, «bi arlo bereiztu behar dira Administrazioak zerga arloan dituen eginkizunak gauzatzean: batetik, kudeaketa jarduera (tributuak likidatu eta biltzea) eta, bestetik, kudeaketa horren aurka sortzen diren erreklamazioak ebazteko jarduera. Arlo bi horiek, ostera, organo ezberdinei emando zaizkie». Eginkizunen banaketa horri jarraituz, kidego organo batzuen eskumenekoak izango dira ekonomiaadministraziozko erreklamazioak; organo horiek, berriz, Ogasuneko funtzionarioek osatuko dituzte, eta maila bitan egongo dira